Ottmar Hitzfeld

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ottmar Hitzfeld
Ottmar Hitzfeld
Datu pertsonalak
Izen osoa Ottmar Hitzfeld
Jaio 1949ko urtarrilaren 12a, (65 urte)
Lörrach, Alemania ( Alemania)

Ottmar Hitzfeld (Lörrach, Alemania, 1949ko urtarrilaren 12a) futbol entrenatzailea da. 2008az geroztik Suitzako selekzioko entrenatzailea da.

Suitzako klubetan hasi zen entrenatzen, 1991n Borussia Dortmunda joan zen arte. Talde hartan izan zuen bere lehenengo arrakasta, bi Bundesliga eta 1997ko UEFAko Txapeldunen Liga irabazita. Urte batzuk geroago, Bayernek fitxatu zuen. Münichen bi aldi egin zituen: lehenengoan, 2001eko Txapeldunen Liga eta Kontinente arteko Kopa, eta lau Bundesliga irabazi zituen; eta bigarrenean, beste Bundesliga bat. Hitzfeld da, Ernst Happel eta Jose Mourinhorekin batera, Txapeldunen Liga bi talderekin (Dortmund eta Bayern) irabaztea lortu duten hiru entrenatzaileetako bat.

Kluba utzita, 2008az geroztik Suitzako selekzionatzaile dihardu. Bere lehen helburua lortu zuen selekzio horrekin: 2010eko Hegoafrikako mundialerako sailkatzea. Eta txapelketan ez zuten batere lan txarrik egin: Espainiako selekzioari —gerora txapelduna izan zenari— irabazi zion bakarra izan zen Suitza, beren estreinako partidan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ottmar Hitzfeld Aldatu lotura Wikidatan