Otto Wagner

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Otto Wagner

Otto Koloman Wagner (Viena, 1841 - ibidem, 1918) Austriar arkitektoa izan zen. Vienan eta Berlinen egin zituen arkitektura-ikasketak. Bizimodu modernoari ondo egokitu dakiokeen egitura soileko eta dekorazio apaleko arkitekturaren bultzatzailea izan zen, Van de Velderekin eta Sullivanekin batera. Haren lan nagusietako bat Vienako aurrezki-kutxaren egoitza izan zen, beiraz eta altzairuz eraikia. Lan teoriko ugari idatzi zituen. Garai hartan sortu zen Vienako Sezesioa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Otto Wagner