Paranthropus robustus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Paranthropus robustus
Fosilen hedapena: PliozenoPleistozeno

Original of Paranthropus robustus Face.jpg


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatua
Klasea: Ugaztuna
Ordena: Primatea
Familia: Hominidae
Azpifamilia: Homininae
Tribua: Hominini
Generoa: Paranthropus
Espeziea: Paranthropus robustus

Paranthropus robustus Hominidae familiako Paranthropus generoko espezie fosil bat da. Hau izen zen Paranthropus generoan lehen aurkitu zen espeziea. Lehen aurkikuntzetan, Afrikako hegoaldean, barail handi batzuk aurkitu zituzten. Honen ondorioz gainontzeko gorputza ikaragarria izango zela uste izan zuten eta horra nondik datorren espezie honen izena. Ondorengo aurkikuntzek teoria hori bertan behera utzi zuten Australoputhecusaren antz handia zuela frogatzean.

P. robustusa Hegoafrikan bizi izan zen eta bere arbasoa izan zen Paranthropus boisei baino txikiagoa zen, seguruenik lurralde hezeagoan bizi izan zelako.

P. boisei espezieak garatutako masailezur sendoak, garatzen jarraitu zuen eta aparatu murtxikatzaile oso sendoa zuen. Dimorfismo sexual handia zeukaten eta seguruenik familia bereko gizonek osatutako komunitateetan bizi izan ziren, eme batzuekin.

Ikerlari askok P. boisei eta P. robustus espezieak ez dituzte Paranthropus generoaren barnean kontsideratzen, eta normala da Australopithecus moduan ikustea.