Parasitologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Malaria sortzailea den parasitoa odol lagin batean.

Parasitologia parasitismoa aztertzen duen biologiaren adarra da. Parasito moduan jarduten duten organismo biziak aztertzen ditu, hala nola, protozoo, helminto (trematodo, zestodo eta nematodoak) eta artropodoak eta baita hauek ostalariarekin duten harremana ere. Gainerako, organismo parasitarioak, birus, prokarioto eta onddoak, mikrobiologiak aztertzen ditu.

Biologiaren adar hau irakasgai desberdinez osatuta dago: biologia zelularra, bioinformatika, biokimika, biologia molekularra, immunologia, genetika, eboluzioa eta ekologia.

Zientzia honen ikerketen atal handi bat medikuntza eta albaitaritzara zuzenduta dago, izan ere parasitoek gizaki eta animaliengan gaixotasunak sor ditzakete. Gaixotasun parasitario hauen epidemiologia ere oso garrantzitsua da, bizkarroien banaketa eta maiztasuna ezagutzea beharrezkoa baita gaixotasun hauek diagnostikatu eta tratatu ahal izateko.

Gaixotasun hauetatik gehienak tropikalak dira eta neurri handi batean herrialde azpigaratuetako higienen faltarekin erlazionatuta daude.

Zenbait gaixotasun parasitario:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Parasitologia Aldatu lotura Wikidatan