Pascual Andagoiakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pascual Andagoiakoa (Andagoia, Kuartango, Araba, 1495 - Cusco, Peru, 1548ko uztailaren 18a) Espainiako Armadako militarra, konkistatzailea eta esploratzailea izan zen. Panama Hiriaren sortzaileetako bat izan zen, bai eta europarrentzat Peru aurkitu zuena ere.

Gazte-gaztetan itsasoratu zen, 19 urte zituela, Erdialdeko Amerikarantz. Panama izan zen lehenengo geldialdia haren ibilbidean, eta bertan Pedro Arias de Ávilaren taldekidea izan zen hiriburua sortzean 1519an. Bi urte geroago Kolonbiako kostalde atlantiarretik jaitsi zen, orduko "San Juan de Colombia" izeneko lurraldeko (gaur egungo Chocó departamendua) gobernatzailea izanda. Amerindiarrekin izugarriki krudela izan omen zen agintean.

Inka Inperioaren berri izan zuen, bai eta urre eta zilar ugari zituen Pirú izeneko lurraldearena ere. Izan ere, Pascualek bidea ireki zion Francisco Pizarro eta Diego de Almagro espainiarrei harantz 1524an abiatzeko eta hango inguruneak konkistatzeko.

1540an Popayán hiriko (gaurko Cauca departamenduan) gobernatzaile izendatu zuten, eta sei urte geroago Cuscon hil zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]