Paul Krugman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Krugman

Paul Robin Krugman (Albany, New York, 1953ko otsailaren 28a) ekonomialaria, dibulgatzailea eta kazetaria da, postkeynesianista. Gaur egun ekonomia eta nazioarteko gaiak irakasten ditu Princetongo Unibertsitatean. 2000az geroztik egunero New York Times egunkarian idazten du. Gogor kritikatu du George W. Bush lehendakariaren administrazioaren politika ekonomikoa eta orokorra.

200 artikulu eta 20 liburutik gora idatzi ditu. Horietatik, "Nazioarteko ekonomia: teoria eta politika" da aipagarriena,erreferentzia baita nazioarteko ekonomiaren alorrean. Ekonomia-jarduerarekin lotutako problemak ebazteko eredu matematikoak birplanteatu ditu, eta bikain xehatu ditu oinarri politikoa eta ezkutuko interesak ekonomian.

1991. urtean, American Economis Association John Bates Clarko domina eman zioten. 2004. urtean, Asturiasko Printzea Saria irabazi zuen. 2008. urtean Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen.[1]

Erreferentziak


Biografia
New Yorkeko estatua
Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.