Douglass North
Douglass Cecil North (Cambridge, Massachusetts, AEB, 1920ko azaroaren 5a) estatubatuar ekonomista da.
[aldatu] Biografia
Ekonomia-ikasketak egin zituen, eta Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia) egin zuen doktoregoa. Irakasle izan zen hogeita hamahiru urtez Seattleko Unibertsitatean (Washington).
Ekonomiaren ikerkuntzan eman ditu ahaleginik handienak. Europa eta Estatu Batuetako garapen historikoan eta hazkuntza ekonomikoan erakundeek izan duten zeregina aztertu du. 1993an, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen Robert Fogelekin batera, ekonomiaren historiaren ikerkuntzan egindako berrikuntzengatik.
Hainbat liburu argitaratu ditu, hala nola "Historia ekonomiko berria", "Hazkuntza eta ongizatea Estatu Batuen iraganean" eta "Egitura eta aldaketak historia ekonomikoan" (1981).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.