Robert C. Merton

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert C. Merton

Robert C. Merton (New York, 1944ko uztailak 31), 1997an, Myron Scholesekin banatua, finantza aukeren prezioa kalkulatzeko bere lanengatik Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen ekonomilari estatubatuar bat da. Robert King Merton soziologoaren semea da.

Fisher Black eta Scholesekin batera Black-Sholesen eredua garatu zuen, finantza tresna hauen erabileraren garapen handia ahalbidetu zuena.

Mertonek finantza ekonomian kalkulu estokastikoa sartzen lagundu zuen, prezioen jokaera probabilitatearen lengoaia zehatzarekin deskribatu ahal izatea ahalbidetu zuena. Kontrol hoberenaren teoria ere aplikatu zuen ekonomia agenteek euren karteretan banaketarik hoberena lortzeko erabiltzen dituzten arauak aurkitzeko.