Trygve Haavelmo
Wikipedia(e)tik
Trygve Magnus Haavelmo (Skedsmo, Norvegia, 1911 - Oslo, Norvegia, 1999) norvegiar idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Politika-ekonomiako ikasketak egin zituen, Osloko Unibertsitatean lehenbizi, eta Harvarden (Estatu Batuak), gero. Ekonometria-irakasle izan zen Osloko Unibertsitatean. Ragnar Frischen jarraitzailea zen, Keynesen eskolakoa.
1989an Ekonomiako Nobel saria irabazi zuen, ekonometrian eta aldi bereko ekonomia-egituren azterketan egindako lanarengatik.
Lan nagusiak: A Study in the Tehory of Economic Evolution (1954, Ekonomiaren bilakaeraren teoriari buruzko azterketa bat), A Study in the Theory of Investment (1960, Inbertsioen teoriari buruzko azterketa bat).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.