Leonid Kantorovitx
Leonid Vitalievitx Kantorovitx, errusieraz Леонид Витальевич Канторович (San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1912ko urtarrilaren 19a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1986ko apirilaren 17a) errusiar matematikari eta ekonomialaria izan zen.
[aldatu] Biografia
San Petersburgon egin zituen ikasketak. 18 urte zituela matematika-doktoretza lortu zuen. 1964an Sobietar Batasuneko Zientzia Akademian sartu zen, eta 1965ean Lenin saria irabazi zuen. Hainbat liburu idatzi zituen ekonomia sozialistan produkzio-bideak eta inbertsioak ongien egiteko moduak aztertzeko eredu matematikoak proposatuz: "Produkzioaren antolamendu eta plangintzarako eredu matematikoak" (1939), "Kalkulu ekonomikoa eta baliabideen erabilerarik egokiena" (1960). 1975ean Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen Tjallin Koopmansekin batera.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.