Franco Modigliani
Wikipedia(e)tik
Franco Modigliani Italiar jatorriko estatubatuar ekonomista (Erroma, 1918 - New York, 2003). Massachusetts Institute of Technology (MIT) ospetsuko irakaslea izan zen 1962tik aurrera, eta irakasle emeritua, 1988. urteaz geroztik. Modiglianik Ekonomiako Nobel saria irabazi zuen 1985ean, aurrezkiari eta finantza-merkatuei buruz egindako azterketa aitzindariengatik. Era berean, finantza-merkatuak eta inbestitzaileen itxaropenak lotzen zituen eredu bat sortu zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.