Myron Scholes
Myron Samuel Scholes (Timmins, Ontario, Kanada, 1941eko uztailaren 1a) kanadar ekonomista da. Ekonomiako Nobel saria (1997).
Biografia[aldatu]
Hamiltongo McMaster Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gero, Chicagora joan zen ikasketak sakontzera eta finantza-ikasketak egitera, eta informatikan espezializatu zen, baina, azkenean, ekonomia-ikerkuntzako doktoregoa egin zuen. 1968an, finantzei buruzko eskolak ematen hasi zen, eta Chicagoko Unibertsitateko Ikerkuntza Zentroan lan egin zuen (1973-1980). 1981ean, Stanfordeko Unibertsitateko Ekonomia Eskolako kide izendatu zuten, eta, 1983an, Zuzenbide Eskolakoa.
1990etik aurrera, finantza-teknologia praktikara eramaten ahalegindu zen, eta horrek finantza-erakundeen eta -merkatuen bilakaera hobeto ulertzen lagundu zion. Mundu osoko aldizkari espezializatuetan argitaratu ditu bere artikuluak.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.