John Hicks
Wikipedia(e)tik
John Richard Hicks (Warwiakshire, Ingalaterra, 1904 - Gloucestershire, Ingalaterra, 1989) britainiar ekonomialaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Irakasle izan zen Londres, Cambridge eta Oxfordeko unibertsitateetan. Balioa eta prezioak aztertu, eta gorabehera ekonomikoen analisi matematikoa landu zuen.
Liburu askoren egilea da: Balioa eta kapitala (1934-1938), Eskaeraren teoriaren berrikusketa (1956), Kapitala eta garapena (1965), Historia ekonomikoaren teoria (1969). 1972an, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, K. J. Arrowrekin batera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.