Pavel Filonov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pavel Filonov

Bizitza
JaiotzaMosku1883ko urtarrilaren 8a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaSan Petersburgo1941eko abenduaren 3a (58 urte)
Hobiratze lekuaSerafimovskoe Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMoskuko Estatu Unibertsitatea
Hizkuntzakerrusiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, poeta, ilustratzailea, eszenografoa, artista grafikoa eta marrazkilaria
KidetzaArtists' Union of the USSR (en) Itzuli

Discogs: 2244175 Edit the value on Wikidata
Pavel Filonov.

Pavel Nikolayevich Filonov (errusieraz: Па́вел Никола́евич Фило́нов; Mosku, 1883ko urtarrilaren 8a-San Petersburgo, 1941eko abenduaren 3a) margolari, teoriko eta poeta errusiarra izan zen. Errusiako Abangoardismoaren partaidea izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moskun jaio zen eta 1897an San Petersburgora joan zen arte eskolak hartzera. 1910 eta 1914 artean, Yelena Guro eta Mikhail Matiushinek sortutako Gazteriaren Batasuna (Soyuz Molodyozhi) talde artistikoan parte hartu zuen. 1912an, Arte Analitiko edo Antikubismoaren printzipioak formulatu zituen «Kanon eta legea» artikuluan. Filonoven arabera, «kubismoak bere gainazal geometrikoko elementuak erabiliz irudikatzen ditu objektuak, baina "errealista analitikoek" objektuak irudikatu beharko lituzkete bere barne-arimako elementuak erabiliz».

1913 eta 1915 artean, Errusiako futurismoarekin erlazionatu zen eta Kazimir Malevitxekin kolaboratu zuen Velimir Jlebnikoven lanak ilustratuz. 1916ko udazkenean, Errumaniako frontean Lehen Mundu Gerran zerbitzatzeko izena eman zuen.[2]

1919an, Hermitage Museoko lehen erakusketa librean parte hartu zuen, eta 1923an Arteen Akademiako irakasle eta Kultura Artistikoaren Institutuko (INKhUK) kide egin zen.

1929an, Errusiako Estatu Museoak bere atzera begirako bat prestatu zuen, baina sobietar gobernuak erakusketa hau debekatu zuen, errusiar errealismotik urruntzen zelako.[3] 1932az geroztik, nahiz eta gosez hiltzen egon, bere lanak bildumagile pribatuei saltzeari uko egiten zion, Errusiar Museoarentzat opari bat izan zitezen, hau da, herriarenak zirelako.[4] Inanizioz hil zen Leningradeko Setioan.

Lan aukeratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]