Phil Collins
Phil Collins musikaria 1996an Perugian, Italian. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Philip David Charles Collins | |
| Jaio | 1951ko urtarrilaren 30a (62 urte) |
|
| Webgunea | www.philcollins.co.uk http://www.philcollins.co.uk/ www.philcollins.co.uk | |
Philip David Charles Phil Collins (1951ko urtarrilaren 30a, Chiswick, Londres) ingeles antzezle, abeslari, konposatzaile, bateria- eta piano-jotzaile bat da. Nagusiki Genesis musika-taldeko kide izateagatik ospetsu bilakatu zen.
Lehenengo, antzezle gisa hasi zen: A hard day's night (1964), Chitty Chitty Bang Bang (1968). Gero, musikari ekin zion, Flaming Youth rock-taldean lehenbizi, eta Genesisen ondoren, bateria-jotzaile gisa. Peter Gabrielek taldea utzi zuenean, Collins izan zen Genesiseko abeslari eta buru. 1981ean, bakarka ekin zion, eta arrakasta handia izan zuen Face values diskoarekin. Hello I must be going! (1982), But seriously (1989), Serious hits& live (1990) eta Both sides (1993) diskoek ere arrakasta handia lortu zuten. Denboraldi horretako abestirik ezagunena Another Day In Paradise izan zen. Orobat, hainbat film ezagunetarako musika ondu du.
Eduki-taula |
Diskografia [aldatu]
| Data | Diskoa |
|---|---|
| 1981 | Face Value |
| 1982 | Hello, I Must Be Going! |
| 1985 | No Jacket Required |
| 1989 | ...But Seriously |
| 1993 | Both Sides |
| 1996 | Dance into the Light |
| 2002 | Testify |
| 2010 | Going Back |
Abestiak [aldatu]
Iruditegia [aldatu]
Kanpo-loturak [aldatu]
- Phil Collins abeslari eta musikariaren webgunea (Ingelesez)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.