Pietro Torrigiano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Jeronimo, Sevillako Arte Ederren museoan

Italiar eskultorea eta pintorea (Florentzia, 1472 - Sevilla, 1528). Michelangeloren ikaskidea izan zen, eta Erroman lan egin zuen Alexandro Borgia Aita Santuarentzat. Londresen Henrike VII.aren eta bere emaztearen estatuak zizelatu ondoren, Sevilla hartu zuen bizilekutzat. Aipagarriak dira haren Ama Birjina Haurrarekin eta San Jeronimo eskulturak. Eragin handia izan zuen, besteak beste, Velázquez eta Zurbarán pintoreengan. Inkisizioak eskultorea atxilotzeko agindua eman zuen, eta espetxean hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pietro Torrigiano Aldatu lotura Wikidatan