Pipeta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pipeta graduatua.

Pipeta zehaztasun handiz likido bolumen txikiak neurtzeko laborategian erabiltzen den beirazko instrumentu bolumetrikoa da. Hodi garden graduatua izan ohi da, bolumen desberdinak adierazita dituena eta mutur koniko bat duena.

Graduatuak edo aforo hutsekoak izan daitezke. Lehen kasuan, 0 ml-taraino enrasatzen da eta gero beharrezkoa den bolumena askatzen da. Bestean aldiz, marka edo goiko afororaino enrasatu eta likidoa beheko afororaino heldu arte askatzen da. Bigarren kasu honetan, zehaztasun handiagoarekin neurtzen dira likidoak, mutur konikoa puskatu edo deformatzen bada ere eraginik ez duelako izango horrek.

Likido xurgapena zehatzagoa izateko gomazko udare izenarekin ezagutzen den tresna bat erabiltzen da.

1-1000 μl artean har ditzaketen pipetei mikropipeta izena ematen zaie.

Bere bolumenaren arabera, errore muga bat dute.

Pipeten errore mugak(ml)
Edukiera (max) Errore muga
2 0,006
5 0,01
10 0,02
30 0,03
50 0,05
100 0,08
200 0,10

[aldatu] Nola erabili

  1. Pipeta, mutur konikoa beherantz duela, lagina duen ontzian sartzen da bertatik bolumen jakin bat hartzeko.
  2. Pipetaren beste aldean gomazko udarea jartzen da eta likidoa goiko aforoa gainditu arte hartzen da.
  3. Gomazko pipetaren laguntzarekin graduatu egiten da, hau da, likidoa goiko aforoan edo 0 ml-tan enrasatzen da.
  4. Enrasatutako pipeta likidoa bota nahi den lekura eramaten da.
  5. Gomazko udarearen laguntzarekin likidoaren beharrezko kantitatea isurtzen da.
  6. Pipeta graduatuetan likidoaren bolumen desberdinak neur daitezke, aforatuetan aldiz, bolumen bakarra.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak