Termometro
Wikipedia(e)tik
Termometroa, tenperatura neurtzeko tresna da. Galileo Galileik asmatutako termoskopioa hartzen da geroko termometroen aitzindaritzat.
Funtzionamendua [aldatu]
Termometroen funtzionamendua, material desberdinen dilatazioan oinarritzen da. Orain arte merkuriozko termometroak oso erabiliak izan dira, baina orain debekatuta daude merkurioaren eragin kutsakorragatik. Gaur egun, termometro digital elektronikoak erabiliagoak dira.
Tenperatura neurtzeko eskala desberdinak daude. Celsius eskala da herrialde gehienetan erabiltzen dena; eskala honen zeroa, uraren izozte puntuan jartzen da eta uraren irakite puntuan 100 gradutan jartzen da. Sistema Internazionalean Kelvin gradua da tenperatura neurtzeko unitatea.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |