Büchner onil

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kitasatoari eta huts bonba bati konektatutako Büchner onila.

Büchner onila edo Büchner inbutua kimikako laborategian erabiltzen den tresna bat da, hutsean egindako iragazketetan erabili ohi dena. Normalean portzelanazkoa izaten da, baina plastikozkoak ere badaude, merkeagoak direlako eta ez portzelanazkoak bezain hauskorrak. Erdi mailako hezkuntzako eskoletako laborategian erabiltzen da gehienbat.

Hutsean egindako iragazketen abantaila disoluzioa grabitate indarraren ondorioz behera joaten uztearekin konparatuz, prozesua askoz azkarragoa gertatzen dela da.

Onil formako zatiaren gainean, zulaturiko xafla batek banandutako zilindro bat dago. Material iragazlea (iragaz papera), xaflan kokatzen da. Iragazi behar den likidoa, zilindro barnera botatzen da, eta zulaturiko xaflan zehar xurgatua da huts ponpa baten bidez. Huts hau, Venturi efektuarekin sortua da, kitasatoa eta ur korronte baten bidez.

Onil mota hau, solido handiak dituzten disoluzioen iragazketan erabiltzen da. Solido txikiekin egiten bada, hutsa egin eta xurgatua izatean, kitasatora pasa baitaiteke.