Arragoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Czochralski metodoan erabilitako arragoa

Arragoa, labeetako barrunbe bat da, metal urtua jasotzen duena. Arragoa, ohi, grafitoz eta buztin kopuru batez eginiko tresna bat da, tenperatura altuetan dauden elementuak jasan ditzakeena, urtutako urrea zein beste edozein metal, ohi 500 Â°Ctik gora. Arragoa batzuek, 1500 Â°Ctik gorako tenperaturak jasan ditzakete. Honela deitzen zaio, baita ere, suarekiko erresistentea de laborategiko ontzi bati, eta substantziak urtzeko erabiltzen dena. Analisi grabimetrikoetan erabiltzen da.

Irudizko zentzuan, arragoa hitzak, kultura, ideia, herrialdetasun, pertsona, kultura... ezberdinak elkartzen diren tokia esan nahi du, guztien sintesi batera helduz.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arragoaren erabilera primitiboenetako bat, metal arragoatuak egiteko platinoaren elaborazio eta lorpena izan zen. Berrikiago, nikela eta zirkonioa bezalako metalak arragoan erabili izan dira. Metal arragoatuak, tenperatura handietan landu edo elaboratzen dira, molde antzerako batean sartuak izateko. Moldeek, gasak hedatu eta askatzea ahalbidetzen dute hozketan zehar. Moldeak, modu askotara eta tamaina ezberdinetakoak egin daitezke, baina, ohikoena, gutxinez, 10-15 milimetrokoak, kasu hauetan, portzelanazkoak dira.

Arragoa, erabili ondoren
Grafitozko arragoa batean urrea urtzen

Arragoa, baita ere, metal bat urtzen den edukiontzi bat da, orohar, 500 Â°Ctik gora. Arragoa hauek, sarri, grafitozkoak egiten dira, buztina, materialen arteko lotura bezala dutelarik. Arragoa hauek oso iraunkorrak dira, eta 1600 Â°Ctik gorako tenperaturak jasan ditzakete. Arragoa, ohi, labe batean jartzen da, eta, metala urtu denean, molde batean iraultzen da. Labe batzuek (indukziozkoak edo elektrikoak orohar) arragoak bustiak dituzte.

Erabilera azterketa kimikoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Analisi kimikoei dagokienez, arragoak, adierazpen grabimetriko kuantitatiboetan erabiltzen dira (analisia, aztertu beharreko substantziaren masa neurtuz). Arragoa arruntenak, orain azalduko den bezala erabiltzen dira: Analisi era baten ondorio den hondakina, errautsetatik libre dagoen elementu edo disolbaketaren batekin bildua eta iragazia izan daiteke, paperezko iragazkiarekin, adibidez. Arragoa eta elementua aurretik pisatzen dira, zehaztasun handiz, analisi grabimetriko batean. Paperezko iragazkian hondakina garbitu eta lehortu ondoren, labean sartzen da (bero, oso tenperatura altuan) substantzia lurrunkor eta hezetasun guztia laginetik erabat ezabatu diren arte. Paperezko iragazkia komphola bidez erreko da, arrastorik utzi gabe. Azkenik, arragoa zein lagina, lehortzaile batean hozten uzten dira. Lagina zein arragoari, beste analisi grabimetriko bat egiten zaie, balantza batean eta bien pisua, hain zuzen ere, giro tenperaturan adierazten da (tenperatura altuetan pisatuko balira, airearen konbekzioak eragindako aire korronteek, neurpenak faltsutu eta batere zehatzak ez liratekeen emaitzak emango lituzkete). Arragoaren masa, aurretik neurtua, kendu egiten da, eta emaitza laginaren masa da behin arragoan lehortu ondoren.

Hondoan zulotxo txikiak dituzten arragoak, zehazki iragazketan erabiltzeko diseinatzen dira, bereziki analisi grabimetrikoetan, lehenago deskribatu den bezala. Kasu hauetan diseinu berezi hau, gooch arragoa deitzen da, bere asmatzailearen omenez: Frank Austen Gooch.

Erabat zehatzak diren neurketak egiteko, eskuak garbitzekoa ezinbestekoa da, baita hauek, arragoara itsas daitezkeen zikinkeria eta hautsez libre egotea ere, honek, neurketa grabimetrikoak faltsutuko bailituzke. Portzelanazko arragoak higroskopikoak dira, hau da, airetik, hezetasun kopuru bat xurgatzen dutela. Arrazoi honegatik, portzelanazko arragoa zein lagina aurreberotu egiten dira pisatu aurretik. Honela, interferentziarik gabe, arragoaren zein laginaren pisua adieraz daiteke. Kasuren batzuetan, bi edo hiru aldiz egiten da hau, neurri grabimetrikoarekin arazorik ez dagoela eta erabat lehor dagoela jakiteko.

Erabilera errautsen analisietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Analisi kimikoaren arloaren barnean, arragoak, errautsen masaren neurriaren analisi kuantitatiboan (analisi grabimetrikoak) ere erabiltzen dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labe

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arragoa Aldatu lotura Wikidatan