Hauspeakin ontzi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tamaina desberdinetako hauspeakin ontziak

Hauspeakin ontzia edo prizipitatu ontzia likidoen irabiaketa, nahasketa edo beroketarako laborategian erabiltzen den beirazko ontzia da. Orokorrean itxura zilindrikoa eta ipurdi laua izaten dute. Gainera, likidoen isurketan laguntzeko erpin bat izaten dute. Tamaina askotakoak aurki daitezke, mililitro batzuetakoetatik hasi eta hainbat litrotarainokoak.

Hauspeakin ontzi estandarrek diametroa baino 1,4 aldiz altuera handiagoa izaten dute. Ontzia izatearen eta ez flaskoa izatearen arrazoia, ontziek hormak zuzenak dituztela da, inklinaziorik gabeak.

Normalean beirazkoak diren arren, zenbait kasutan metalezkoak (altzairu erdolgaitzezkoak edo aluminiozkoak) edota plastikozkoak (polietileno, polipropileno...) ere izan daitezke.

Ontzi hauek graduatuak dira, hau da, albo batean bolumena adierazten duten markak izaten dituzte. Esaterako, 250 ml-tako ontzi batek 50, 100, 150, 200 eta 250 ml-tarako markak izango ditu. Aitzitik, marka hauek ez dute bolumen zehatzak neurtzeko balio.

Likidoa isurtzeko ontziak duen erpinak, ez dio estalkirik eramaten utziko. Hala ere, erloju beira batekin estal daiteke kutsadura eta edukiaren galera ekiditeko, baina aldi berean erpinaren bidez aireztapena baimenduz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hauspeakin ontzi Aldatu lotura Wikidatan