Pixar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pixar estudietako sarrera.

Pixar Animation Studios ordenagailu bidezko animazioko film konpainia da, AEBetako Kalifornian kokatua. Pixarrek 24 Oscar eskuratu ditu, baita 6 Urrezko Globo eta 3 Grammy ere, besteak beste. Haren filmek $6.3 bilioi lortu dituzte mundu osoan zehar.

Pixar 1979an jaio zen, Lucasfilm-eko ordenagailu alorrean. Apple sortzailetakoa den Steve Jobsek erosi zuen 1986an, eta, Walt Disney Companyk 2006an.

Pixarrek 15 luzemetrai egin ditu 1995ean Toy Story plazaratu zenetik 2015era. Hurrengoak hauek izan dira: A Bug's Life (1998), Toy Story 2 (1999), Monsters, Inc. (2001), Finding Nemo (2003), The Incredibles (2004), Cars (2006), Ratatouille (2007), WALL-E (2008), Up (2009), Toy Story 3 (2010), Cars 2 (2011), Brave (2012), Monsters University (2013) eta Inside Out (2015). Guztiek arrakasta handia lortu dute, bai kritikarien bai ikusleen aldetik.

Oscar Sarietan Marrazki biziduneko film onenaren saria banatzen denez geroztik, 2001etik aurrera alegia, Pixarren zazpi filmek irabazi dute saria: Finding Nemo, The Incredibles, Ratatouille, WALL-E, Up, Toy Story 3 eta Brave. Halaber, Up eta Toy Story 3 filmeek Film onenaren Oscar sarirako izendapena jaso zuten, hura lortzen zuten marrazki biziduneko bigarren eta hirugarren filma, lehena Beauty and the Beast izan baitzen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pixar Aldatu lotura Wikidatan