Indiana Jones and the Temple of Doom

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Indiana Jones and the
Temple of Doom
Datuak
Jatorrizko izenburua Indiana Jones and the
Temple of Doom
Izenburua euskaraz Indiana Jones eta Tenplu Madarikatua
Urtea 1984
Estreinaldia 1984ko maiatzaren 23 AEBn
Herrialdea AEB
Iraupena 118 minutu
Aurrekontua 28 milioi $
Banatzailea Paramount Pictures
Zuzendaria
Steven Spielberg
Ekoizleak
Robert Watts
Gidoilariak
Istoria:
George Lucas
Gidoia:
Willard Huyck
Gloria Katz
Aktoreak
Harrison Ford
Kate Capshaw
Ke Huy Quan
Amrish Puri
Musikagileak
John Williams
Argazkilariak
Douglas Slocombe
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Indiana Jones and the Temple of Doom (euskaraz Indiana Jones eta Tenplu Madarikatua) 1984an Steven Spielbergek zuzendutako filma da. 1984ko maiatzaren 23an AEBn estreinatuta, 1981n egindako Raiders of the Lost Ark filmaren jarraipena da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1935. urtea, Txinako Shangai hiria. Indiana Jones Lao-Che txinatar gangsterraren tabernara iritsi berri da, Lao Che, bertan omen dagoen Nurhaci txinatar enperadorean errautsak dituen edukiontzia diamante baliotsu baten truk berreskuratu asmoz. Baina tiroketa baten ondoren Indy eta taberna hartako abeslaria zen Willie Scott (Kate Capshaw) aldizkari-zuzendaria Short Round (Jonathan Ke Quan) hamaika urtetako txinatar mutikoarekin batera nola edo hala Txinatik hegazkinean alde egingo dute. Zoritxarrez, doazen hegazkina Lao Cheren jabetakoak dira, bertako pilotuak erregaiarik gabe laga eta paraxutean botako direlarik. Indy, Willie era Short Round mutikoa hegazkinean zegoen salbamendu-ontzitxo batez baliatuz hegazkinetik jauzi egin eta ibai batera eroriko dira, heuren biziak salbatuz.

Behin Indian daudela jakinik, bertako herrixka batera ailegatuko dira. Herritarrek Thugs sektakoekherrixkatik lapurtutako harria berreskura dezaten eskatuko die, harri hori Pankot jauregian gorde omen dute. Honela hirukotea oihanean sartu eta Pankot jauregira joanez abentura ilun eta beldurgarri bati hasiera ekingo diote...

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Indiana Jones and the Temple of Doom Aldatu lotura Wikidatan