Plakodermo
Wikipedia(e)tik
| Plakodermo Fosilaren garaia: 430–360 Ma Siluriar goiztiar – Devoniar berantiar |
|
|---|---|
| Coccosteus decipiens | |
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Chordata |
| Kladoa: | Craniata |
| Azpifiluma: | Vertebrata |
| Infrafiluma: | Gnathostomata |
| Klasea: | †Placodermi McCoy, 1848 |
Plakodermoak (Placodermi, antzinako grezieraz: πλάξ, xafla eta δέρμα, azala) iraungitako klase bateko arrainak dira. Lehenbiziko gnatostomatuak, hots, lehenbiziko ornodun barailadunak izan ziren. Devoniarrean bizi izan ziren, orain 395-345 miloi urte. Klase honetako bi arrain-espeziek bakarrik iraun zuten Karboniferora arte. Burua hezurrezko xafla sendoz babestua zuten. Gorputzaren gainerako aldeetan ezkatarik ere ez zuten. 3,5 m luze baziren arren, neurri txikikoak, 6-40 cm bitartekoak ziren gehienak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Mikel IRASTORZA OLACIREGUI: Historiako ama zaharrena topatu da Euskalnatura.net