Pleurako isuri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
A geziak isuria markatzen du, albo batean etzanda dagoen paziente batengan.
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Pleurako isuria gehiegizko likidoaren presentzia da pleurako barrunbean baitan, kasu batzuetan arnasestua edota mina ere eraginez.

Eduki-taula

Motak [aldatu]

  • Likido serosoa: Hidrotorax.
  • Odola: Hemotorax.
  • Likido esnetsua edo lipidikoa: Kilotorax.
  • Zornea: Piotorax edo empiema.

Diagnostikoa [aldatu]

Torakozentesiaren bidez egin behar da, hau da likido atera eta aztertuz.

Azterketa biokimikoa [aldatu]

Proteinak eta LDH bai pleurako likidoan (Prot-p eta LDH-p) bai odolean (Prot-s eta LDH-s) aztertzean bi aukera topa dezakegu: Exudatua edo transudatua.

Exudatua [aldatu]

Hiru irizpide hauetatik bat gutxienez bete behar du:

    • LDH-p >200.
    • Prot-p/prot-s >0.5.
    • LDH-p/LDH-s >0.6.

Tuberkulosia, Minbizia eta Neumonia dagoenean agertzen da.

Transudatua [aldatu]

Aurreko irizpideak betetzen ez dituenean. Bihotz-gutxiegitasun eta Biriketako Tronboenbolismoan ikusten da.

Tratamendua [aldatu]

Jatorrizko gaixotasuna tratatzeaz gain, askotan pleurarako hodiak ipini behar dira likido guztia atera arte. Isuria berriro ez sortzeko, paziente batzuei pleurodesia egiten diete, pleuraren bi mintz itsastearen bidez.