Ponta do Pico

Koordenatuak: 38°28′07″N 28°23′57″W / 38.4686°N 28.3992°W / 38.4686; -28.3992
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ponta do Pico
I.b maila: natura basatiko gune
Datu orokorrak
Garaiera2.351 m
Prominentzia2.351 m
Motamendi, natura erreserba, naturagune babestua eta Sumendi
Azalera13,41 km²
Geografia
Map
Koordenatuak38°28′07″N 28°23′57″W / 38.4686°N 28.3992°W / 38.4686; -28.3992
MendikateaErdialdeko Atlantikoko dortsala
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo eskualde autonomoa Azoreak
Leku geografikoaPico

Ponta do Pico edo "Montanha do Pico" Portugalgo mendirik altuena da, Pico uhartean (Azoreak) kokatutakoa.

2.351 metroko altuera dauka, eta sumendia da jatorriz, XVIII. mendean azkeneko aldiz erupzioa eduki zuena.

Pico mendia airetik ikusita.

Zailtasun gehiegirik gabe igo daiteke (jaitsieran kontuz ibili behar da) baina sarbidean dagoen Casa da Montanha-n izena emanda, eta ordainduta.

Lau bat ordu behar dira igotzeko. Sumendi nagusiaren gailurrera iritsi eta gero aldapa piko bat dago tontorreraino falta diren 80 bat metroak gainditzeko eta Piquinho deitutako konoaren gainean amaitzeko.

UNESCOK izendatu du Gizateriaren Ondaretzat.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Casa da Montanharen web ofiziala