Pontxo
Pontxoa (ketxuatik: punchu "pontxo" edo mapudungunetik pontro "burusi", Hegoamerikako janzki tipiko bat da. Diseinu sinpleko beroki bat da, laukiluze formako oihal astun eta sendo zati batean datzana, erdialdean, buruarentzako zulo bat egina duena. Oihala, gorputzean erortzen uzten da, muturrak, besoak erraz mugitu ahal izateko moduan jarriz.
Jatorria Andeetan du, eta eskualdeko amerindiarren ohiko janzkeraren zati da. Krioiloek ere hartu dute. Bere sinpletasunagatik, jantzi militarretara ere gehitu da, gaur egun, material iragazgaitzez eginez.
Argentinan, guarda lotuko diseinuko pontxoak ere erabiltzen dira, ezinbestekoak diseinu eta kultura tradizionalari dagokionez. Hauek, panpa edo maputxe eta inka guardekin egiten dira, azken hauek, Belen hirian irudikatuak, Catamarcako probintzian.
Probintzia bakoitzak pontxo eredu berezi bat du, adibidez, gorri kolorez tindatutako pontxoa, ertzetan lerro beltzak dituena, Martín Miguel de Güemesen heriotzagatik dolu ikur bezala, saltako pontxoa bezala ezagutzen da, pontxo marroia, Jujuyko probintziako gautxoen pontxo ezaugarritsua da.
Kolonbian, paisa eskualdeko eta Boyakako klima epeleko eskualdetako janzkera tipikoaren zati da, baita Cundinamarcako iparrekialdekoena ere. Bere erabileraren jatorria, Tenzako Harana izeneko eskualde kundiboyakatarrari lotua dago.
Perun, pontxoa, txuiloa bezala, mendizerrako biztanleen artean ohiko erabilerako janzkia da, Cuzcoko, bere kolore alaiengatik eta iparraldeko kostaldeko txalana bere dotoretasunagatik nabarmenduz. Gainera, janzki hau, herrialdeko eskualde ezberdinetako pertsonaia sinbolikoen janzki tipikoa da, Ayacuchoko morotxukoa eta Arequipako montoneroa bezala.