Arequipa
|
Arequipa |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Estatua | |||
| Probintzia Eskualde |
Arequipa Arequipa |
||
| Alkatea | Alfredo Zegarra Tejada | ||
| Koordenatuak | 16°23′55″S 71°32′12″W / 16.39861°S 71.53667°WKoordenatuak: 16°23′55″S 71°32′12″W / 16.39861°S 71.53667°W | ||
| Eremua | 9.862 km2 | ||
| Garaiera | 2380 m | ||
| Telefono kodea | 1 | ||
| Biztanleria | 904.931 bizt. | ||
| Dentsitatea | 91,76 bizt./km² | ||
| Sorrera | 1540 | ||
| [1] | |||
Arequipa Peruko hegoaldean eta barnealdean dagoen hiria da, herrialde osoko bigarren populatuena dena eta izen bereko departamenduko hiriburua. Hego Andeetako oasis batean kokatua dago(2.300 m itsasoz gainetik), El Misti izeneko sumenditik hurbil.
La Ciudad Blanca ezizena eman diote eta 2000. urtean UNESCOk herrigune historikoa Gizateriaren Ondaretzat izendatu zuen.
Artzapezpikutegia da. Merkataritza gune garrantzitsua da eta Ehungintza eta janari industria ditu.
Eduki-taula |
Historia[aldatu]
Espainiarrek sortu zuten, Manuel de Carvajalen eskutik, 1540 urtean. Arequipa izugarri hazi zen Potosíko zilar meatzeak aurkitu zirenetik, haien itsasorako bidearen erdian izaki. XIX. mendearen bukaera arte bakartu samar egon delarik, arkitektura kolonialeko eraikuntza asko gorde ditu. Hiru lurrikara handi jasan ditu (1868, 1958 eta 1960).
Pertsonaia ezagunak[aldatu]
- Mario Vargas Llosa (1936), idazlea.
- Vladimiro Montesinos (1945), militar eta politikaria.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Gaztelaniaz)Arequipako udal webgunea
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.