Popocatépetl

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Popocatépetl
Mexico-Popocatepetl.jpgPopocatépetl mendiaren iparraldea, Paso de Cortés lepotik ikusia.
Garaiera 5426 m
Kokapena MexikoMexiko
Koordenatuak 19°1′23″N 98°37′19″W / 19.02306°N 98.62194°W / 19.02306; -98.62194Koordenatuak: 19°1′23″N 98°37′19″W / 19.02306°N 98.62194°W / 19.02306; -98.62194
Popocatépetl non dagoen adierazten duen Mexiko-ko/-go/-eko mapa
Popocatépetl
Mendilerroa Mexikoko Sierra Nevada

Popocatépetl (nahuatlezko popoca, "ketzaile" eta tepetl, "mendi") Mexiko erdialdeko sumendi aktiboa da, Morelos, Puebla eta Mexiko estatuen mugan kokatua. Mexikoko bigarren mendi garaiena da, Pico de Orizaba tontorraren atzetik. Iztaccíhuatl-Popocatépetl Parke Nazionalean kokatzen da, Mexiko Hiritik 55 km hego-ekialdera dago[1].

1947an erupzio garrantzitsu bat izan zen. 1994ko abenduaren 21ean, sumendiak errautsak eta gasa kanporatu zituen eta inguruko herriak hutsarazi zituzten. 2000ko abenduan, milaka pertsona ebakuatu zituzten bulkanologoek alarma jo zutenean. 2007ko abenduaren 1ean, beste errauts kanporaketa bat egin zuen, 2km igo zena.

Lehenengo igoera Tekunipa gizataldeak egin zuen 1289an. Lehen espainiar igoera 1519an egin zen, Diego de Ordásek gidatutako espedizioan. Hernán Cortés konkistatzaileak bidali zituen hara, sumendiko krater ertzeko sufrea biltzera, bolbora ekoizteko nahitaezko gai baliagarria.

XVI. mende hasieran, sumendiaren magalean espainiarek monasterio ugari eraiki zituzten, bertako populazioa kristautzeko asmoarekin. Hauetako hamalau Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 1994an, "XVI. mende hasierako monasterioak Popocatépetl magalean" izenarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Popocatépetl