Puebla (Mexiko)
|
Puebla |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Heróica Puebla de Zaragoza | |
| Estatua | ||
| Probintzia | Puebla | |
| Alkatea | Blanca Alcalá Ruiz (PRI) | |
| Koordenatuak | 19°02′N 98°11′W / 19.033°N 98.183°WKoordenatuak: 19°02′N 98°11′W / 19.033°N 98.183°W | |
| Garaiera | 2135 m | |
| Ordu eremua | UTC-6 | |
| Posta kodea | 72000 |
|
| Biztanleria Metropoli eremua |
1,485,941 bizt. (2005) 2,109,000 |
|
| Sorrera | 1531 | |
| http://www.pueblacapital.gob.mx/ | ||
Puebla (izen ofiziala: Heróica Puebla de Zaragoza) Mexikoko erdialdeko hiria da, Puebla estatuko hiriburua. Popocatepelt sumendiaren oinetan dago, Mexikoko hiriburuaren eta Veracruzko portuaren (Mexikoko golkoa) artean. Mexikoko hiririk jendetsuenetan laugarrena da, Mexiko Hiriaren, Guadalajararen eta Monterreyren ondotik. 2005ean hiriak 1.485.941 biztanle zituen. Metropoli eremuak Puebla estatuko beste 10 udalerri eta Tlaxcala estatuko 13 udalerri hartzen ditu, eta 2.109.000 biztanle dauzka (2005).
Artzapezpiku egoitza Pueblan dago, eta unibertsitatea eta aireportua ditu.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
1530. urtean sortu zuten hiria. Estrategia balio handia du, Mexikoko hiriburuaren eta Veracruzko hiriaren artean baitago, eta horregatik Mexikoko kolonizatzaileen jomuga izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako armadak hartu zuen 1847. urtean, Mexikoren eta Estatu Batuen arteko gerra zela eta. Gero, frantsesek hartu zuten hiria, baina 1862an alde egin behar izan zuten Ignazio Zaragoza jeneralaren erasoen aurrean. Hala eta guztiz ere, frantsesen esku erori zen berriro ere urtebete geroago, eta Frantziaren mende egon zen, 1867an Porfirio Díazek askatu zuen arte.
Ekonomia [aldatu]
Ekonomia jarduera nagusiak industria (papergintza, automobilgintza, janari industria, ehungintza, zeramikagintza) da. Burdinbidegune eta errepidegune garrantzitsua da.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Puebla, 1951-2010) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 29.5 | 32.0 | 35.0 | 36.0 | 36.5 | 34.0 | 33.0 | 33.0 | 32.0 | 33.0 | 31.0 | 30.5 | ' |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 23.0 | 24.0 | 25.9 | 27.5 | 27.9 | 26.3 | 25.3 | 25.3 | 24.8 | 24.8 | 24.4 | 23.6 | 25.2 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 13.9 | 15.1 | 17.1 | 19.0 | 19.8 | 19.4 | 18.4 | 18.4 | 18.2 | 17.3 | 15.8 | 14.5 | 17.2 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | -5.5 | -1.5 | -2.0 | 1.0 | 5.0 | 5.0 | 4.0 | 4.5 | 0.0 | 2.0 | -4.5 | -6.0 | ' |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4.9 | 6.2 | 8.4 | 10.5 | 11.7 | 12.5 | 11.6 | 11.5 | 11.5 | 9.9 | 7.3 | 5.5 | 9.3 |
| Euria (mm) | 11.5 | 7.1 | 9.5 | 28.7 | 84.0 | 194.6 | 156.6 | 167.5 | 197.7 | 80.4 | 18.3 | 5.3 | 961.2 |
| Euri egunak (≥ 0.1 mm) | 1.5 | 1.6 | 2.5 | 6.2 | 12.7 | 18.2 | 17.7 | 18.0 | 18.8 | 10.1 | 3.1 | 1.3 | 111.7 |
| Eguzki orduak | 241.4 | 237.8 | 258.7 | 240.9 | 233.1 | 196.3 | 191.3 | 217.8 | 172.2 | 218.9 | 218.9 | 229.0 | 2656.3 |
| Hezetasuna (%) | 53 | 48 | 50 | 57 | 66 | 69 | 68 | 71 | 66 | 62 | 62 | 56 | 61 |
| Iturria (1): Servicio Meteorologico Nacional,[1] Weatherbase[2] | |||||||||||||
| Iturria (2): Colegio de Postgraduados (humidity and sun)[3] | |||||||||||||
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Oso ondo gorde ditu Pueblako hiriak espainiarren kolonizazio garaiko eraikinak. Aipagarriak dira, besteak beste, XVI-XVII. mendeetako katedrala, XVI-XVII. mendeetako Santo Domingo eliza, XVII. mendeko Alfeñique etxea (museoa, gaur egun) eta Antzoki Nagusia (1790).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Mexikoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |