Porpita porpita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Porpita porpita
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaCnidaria
KlaseaHydrozoa
OrdenaAnthoathecata
FamiliaPorpitidae
GeneroaPorpita
Espeziea Porpita porpita
Linnaeus, 1758

Porpita porpita edo botoi urdina knidarioen filumeko eta Hydrozooen klaseko polipo txikien kolonia bat da[1]. Ur tropikal eta azpitropikaletan aurkitzen da, Ozeano Bare, Atlantiko eta Indikoan[2], bai eta Mediterraneo itsasoan[3] eta Arabiako itsasoan ere[4].

Lineok deskribatu zuen 1758. urtean eta Medusa porpita izena jarri zion[5].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karabela portugesaren antzera antolaturik dago[1]. Marmoka baten itxura badu ere polipo hidrozoo txikien kolonia bat da.

30 mm-tako diametroa hartzera irits daiteke. Bi atal berezten zaizkio; flotatzen duen atala eta hidroideen kolonia bera. Flotagailua gogorra da, zirkularra eta zapala eta kolore urdin, berde edo marroia du. Egitura honi esker bertikalean mugitu daiteke kolonia osoa[6]. Flotagailuaren azpian irekidura bat du harrapakina barneratzeko eta hondakinak kanporatzeko. Ahoaren inguruan gonozoidee eta daktilozoideen eraztun bat aurkitzen da.

Hidroideen kolonia urdin-berdea da, batzutan horia ere izan daiteke, eta marmoken garroen antza duten luzakinez osaturik dago. Luzakin hauek daktilozoideen eraztunetik ateratzen dira eta adarkatuak dira. Punta bakoitzean nematozisto erresumingarriak daude.

Habitata eta elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoaren azaletik gertu bizi da eta haizeak eta itsao-korronteek eramaten dute jitoan. Votoi urdinak krustazeaok eta arrain txikiak harrapatzen ditu, bai eta kopepodoak eta krustazeoen larbak ere.

Botoi urdinaren harrapariak herensuge urdina (Glaucus atlanticus)[7] eta Janthina generoko itsas-barraskiloak dira[8], besteak beste.

Carangoides malabaricus arrain gazteekin komentsalismo harremana eratzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Blue Button Jellyfish (Porpita porpita) blue jellyfish with fringe.» www.beachhunter.net (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  2. Meinkoch, Norman. (1981). The Audubon Field Guide to North American Seashore Creatures. New York.
  3. Lillo, Antonio & Tiralongo, Francesco & Tondo, Elena. (2019). New Records of Porpita porpita (Linnaeus, 1758) (Cnidaria: Hydrozoa) in the Mediterranean Sea. Natural and Engineering Sciences. 4, 293-298 or..
  4. Gul, Shahnawaz & Gravili, Cinzia. (2014). On the occurrence of Porpita porpita (Cnidaria: Hydrozoa) at Pakistan coast (North Arabian Sea). Marine Biodiversity Records.
  5. «WoRMS - World Register of Marine Species - Medusa porpita Linnaeus, 1758» www.marinespecies.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  6. Fryer G, Stanley GD. (2004). A Silurian porpitoid hydrozoan from Cumbria, England, and a note on porpitoid relationships. Palaeontology 47(5):, 1109–1119 or..
  7. (Gaztelaniaz) Segovia, Johanna; López, Gina. (2015-12-01). «Registro de Glaucus atlanticus en la costa de El Salvador, Pacífico de Centroamérica» Revista Mexicana de Biodiversidad 86 (4): 1089–1090.  doi:10.1016/j.rmb.2015.05.015. ISSN 1870-3453. (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  8. Hayward P.J. & Ryland J.S.. (1990). The Marine Fauna of the British Isles and North-West Europe. Volume 2 - Molluscs to Chordates. Clarendon Press, Oxford, 681 or. ISBN 0-19-857515-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]