Porto-Novo
Wikipedia(e)tik
|
Porto-Novo |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Biztanleria | 223,552 bizt. (2002) |
Porto-Novo (Hogbonou edo Adjacé) Beningo hiriburua da, Cotonou hiri nagusia den arren. Herrialdearen hego-ekialdean dago, Gineako golkoaren ertzean. Burdinbide batek lotzen ditu Porto Novo eta Cotonou-ko hiriak. Merkataritzagune garrantzitsua da, eta zentral termikoa du. Kopra, olioa eta kotoia esportatzen dira bertako portutik.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Aipagarriak dira katedral portugaldar zaharra eta kolonia garaiko jauregiak. Antzinako erreinu baten hiriburua zen XVI. mendean; XVII. mendean portugaldarren merkataritzagune eta esklaboen salerosketaren abiapuntu izan zen. 1900. urtean egin zuten Dahomeyko (gaurko Beningo) hiriburu.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Porto Novo) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 27 | 28 | 28 | 28 | 27 | 26 | 25 | 25 | 25 | 26 | 27 | 27 | 26 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 23 | 34 | 86 | 127 | 215 | 370 | 129 | 44 | 89 | 140 | 52 | 16 | 1326 |
| Iturria: [1] | |||||||||||||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo-loturak [aldatu]
- (Ingelesez)(Frantsesez) Porto-Novo Benintourisme.com en
| Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
