Poza de la Sal
Wikipedia(e)tik
|
Poza de la Sal |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Poza de la Sal |
| Estatua Erkidegoa Probintzia Eskualdea |
Merindadeak |
| Koordenatuak | 42°39′N 03°30′W / 42.65°N 3.5°WKoordenatuak: 42°39′N 03°30′W / 42.65°N 3.5°W |
| Eremua | 81,9 km2 |
| Distantzia | 46,6 km Burgos |
| Postakodea | 09246 |
| Biztanleria | 368 bizt |
| Dentsitatea | 4,49 bizt/km² |
Poza de la Sal Burgosko iparraldean dagoen udalerria da, Burebako eskualdean dagoena.
2005ean 374 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Izenak dioenez, herri hau gatzaga famatua izana da iragan mendeetan. Bertan Europako gatz diapiro handienetakoa kokatzen da, eta horrek eman zion aberastasuna Poza de la Sal herriari. Erdi Aroan leku estrategikoa zen ekonomikoki zein politikoki, baina gaur egun gatzagak ez dira ustiatzen lekuak duen garrantzi geologikoa dela eta. Hori da, besteak beste, bertako herritarrek parke eolikoaren proiektuaren aurka erabiltzen duten argudioetako bat.
Alkate-auzoak [aldatu]
| Alkate auzoa | Biztanleria (2000) | Biztanleria (2010)[1] |
|---|---|---|
| Poza de la Sal | 286 | 254 |
| Castil de Lences | 47 | 43 |
| Lences de Bureba | 51 | 44 |
Pertsonaia ezagunak [aldatu]
- Félix Rodríguez de la Fuente (1928-1980), naturalista.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |