Alcocero de Mola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alcocero de Mola

 Gaztela eta Leon
Izen ofiziala Alcocero de Mola
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Gaztela eta Leon
Flag Burgos Province.svg Burgos
Bureba
Alkatea Lorenzo San Juan Sáez (PP)
Koordenatuak

42°28′0″N 03°21′0″W / 42.46667°N 3.35000°W / 42.46667; -3.35000Koordenatuak: 42°28′0″N 03°21′0″W / 42.46667°N 3.35000°W / 42.46667; -3.35000

Alcocero de Mola non dagoen adierazten duen Gaztela eta Leon-ko/-go/-eko mapa
Alcocero de Mola
Alcocero de Mola non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Alcocero de Mola
Eremua 8,33 km2
Distantzia 33 km Burgosera
Postakodea 09258
Biztanleria 32 bizt (2012)
Dentsitatea 3,84 bizt/km²


Alcocero de Mola Burgosko udalerri txikia da, Burebako eskualdean dagoena. Emilio Mola konspiratzaile militarra bertan hil zelako da ezaguna.

2014an 33 biztanle zituen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2010
295 275 229 228 205 199 175 125 79 62 50 40

Herriaren izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1938rarte Alcocero deitzen zen baina 1938ren ekainaren 3tik aurrera eta BOEn agertu zen bezela "de Mola" gehitu zioten. Emilio Mola, Espainiako Errepublikaren aurkako buruzagi handienetariko bat, bertan hil eta bere omenez herriari bere izena gehitu zioten.

Nahiz eta gaur egungo Espainiako legearen kontra joan (besteak beste, Frankismoko izenak kendu behar dira) izena horrela dirau XXI. mendean.

Molaren aldeko oroitarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbeste harrizko eskilara igo eta gero, 20 metroko hormigoizko laukizuzen baten itxura duen oroitarria dago. Barrutik eskilarak daude eta gora igo al zen (gaur egun ateak tapiatuta dago). Diktadura faxistetako arkitektura adibide on bat da, handia eta ikusgarria. Valle de los Caidos txiki batekin konparatu ahal da eta baita Mussolinik eta Hitlerrek hain gustokoak zituzten eraikinekin.

Behekaldean bost gurutze daude. Bertan agertu ziren Mola eta berarekin zihoazten lau lagunak. Beraz hilerri baten itxura eman zioten "gune sakratua" deituz. Bertan, harritzar handi batean, Molaren aldeko hainbat esaldi idatzita daude.

Gaur egun ere eztabaidatzen da ea benetan istripu bat izan zen edo nahita Mola erahil bazuten Francoren aldekoek. XXI. mende honetan, faxista melankoliko batzuk bisitatzen dute noizean behin eta baita, antifaxistek, gune honen aurkako ekintza ugari egin dituzte. Baina orokorrean, gune hau erdi ahaztuta dago Burgoseko herri txiki honetan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.