Purga Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Butovoko sarraskiaren biktima batzuk

Purga Handia 1936 eta 1938 artean Iosif Stalinek zuzenduriko errepresio politiko eta jazarpenaren kanpaina izan zen[1][2]. Purgan Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren kideak, funtzionarioak, kulakak, Armada Gorriaren buruzagiak eta herritar xumeak erori ziren[1]. Errusiako historiografian garai latzenak, 1937 eta 1938 artekoak, Yezhovshtxina (ежовщина; euskaraz: Yezhoven erregimena) dute izena, Nikolai Yezhov orduko NKVD polizia sekretuaren agintari nagusia zelako.

Mendebaldean Robert Conquesten 1968ko The Great Terror saiakerak "Izu Handia" esamoldea ezagutarazi zuen, Frantziar Iraultzaren la Terreur garaiak gogoratuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Figes, Orlando (2007), The Whisperers: Private Life in Stalin's Russia, 227-315. orrialdea, ISBN 0312428030 .
  2.   Gellately, Robert (2007), Lenin, Stalin, and Hitler: The Age of Social Catastrophe, Knopf, ISBN 1400040051 .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Purga Handia Aldatu lotura Wikidatan


Historia
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Artikulu hau Sobietar Batasuneko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.