Xinjiang

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Xinjiang (新疆维吾尔自治区)
Xīnjiāng Wéiwú'ěr Zìzhìqū

Estatua TxinaTxina
Hiriburua Urumqi
Xinjiang in China (de-facto).svg
Azalera
1.660.000 km²
Zuzendaria Nur Bekri (努尔 白克力)
Biztanleria
Dentsitatea
19.630.000 (2004)
11,8 bizt/km²
Etniak Uigur %45
Han %41
Kazahktar %7,0
Hui %5,0
Web www.xinjian.gov.cn

Xinjiang edo Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoa[1] (txinera sinplifikatuz: 新疆; uigureraz: شىنجاڭ ئۇيغۇر ئاپتونوم رايونى) Txinako Herri Errepublikako eskualde autonomo baten izena da. Biztanleria gutxiko probintzia da, baina hala ere lurraldearen seiren bat hartzen du.

Xinjiang Turkestan eskualde historikoan kokatzen da. Halaber, Xinjiangen uigur etnia bizi da, eta hauetako askok lurraldeari Ekialdeko Turkestan deritzote.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xinjiang probintziak Tibet eta Kaxmirrekin egiten du muga hegoaldean, Qinghai eta Gansu probintziekin ekialdean, Mongoliarekin ipar-ekialdean, Errusiarekin iparraldean, eta Kazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan, eta Afganistanekin mendebaldean.

Xinjiangek "muga berria esan nahi du" txineraz. Historikoki Xinjiangi "Ekialdeko Turkestan" edo "Txinatar Turkestan" izenaz ere ezagutu da. Herrialdeko probintziarik handiena da eta Txinaren azaleraren seiren bat da. Tian Shan mendiak bitan banatzen du probintzia, iparraldean Dzungariako lautada eta hegoaldean Tarim arroa daudela. Probintziako punturik baxuena Turfango sakonunean dago itsasoaren mailatik 155 metrora eta altuena K2 mendia da, itsasoaren mailatik 8.611 metrora (Kaxmirreko mugatik gertu).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Han dinastiaren hasieran, kristo aurreko 206. eta kristo ondorengo 220. urtearen artean, gaur egungo Xinjiang probintziaren gehiena Xiongnu herri nomadaren eskuetan egon zen (mende batzuk geroago Mongolian ezarriko ziren). II. mendean Han dinastiak Zhang Qian bidali zuen Xinjiangera eta pixkanaka Xiongnutarrekin gatazkak areagotuz joan ziren. Azkenik Handarrek probintzia konkistatzea lortu zuten.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xinjiang Uyghur Eskualde Autonomoaren mapa
XinjiangMap.png
Xinjiang lurralde autonomoaren banaketa administratiboa
Mapa Izena Uigurreraz Transkripzioa Txinera sinplifikatuz Txinera tradizionalez pinyineraz Mota Oharrak
1 Altay Prefektura ئالتاي ۋىلايىتى Altay Vilayiti 阿勒泰地区 阿勒泰地區 Ālètài Dìqū Prefektura Ili Kazakhstandar Prefektura autonomoaren menpekoa
2 Bortala Mongoliar Prefektura autonomoa بۆرتالا موڭغۇل ئاپتونوم ئوبلاستى Bɵrtala Mongƣol Aptonom Oblasti 博尔塔拉蒙古自治州 博爾塔拉蒙古自治州 Bó'ěrtǎlā Měnggǔ Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa
3 Tacheng Prefektura تارباغاتاي ۋىلايىتى Tarbaƣatay Vilayiti 塔城地区 塔城地區 Tǎchéng Dìqū Prefektura Ili Kazakhstandar Prefektura autonomoaren menpekoa
4 Karamay قاراماي شەھرى K̡aramay Xəh̡ri 克拉玛依市 克拉瑪依市 Kèlāmǎyī Shì Prefektura mailako hiria
5 Shihezi شىخەنزە شەھرى Xihənzə Xəh̡ri 石河子市 石河子市 Shíhézǐ Shì Zuzenki administraturiko konderri mailako hiria
6 Changji Hui Prefektura autonomoa سانجى خۇيزۇ ئاپتونوم ئوبلاستى Sanji Huizu Aptonom Oblasti 昌吉回族自治州 昌吉回族自治州 Chāngjí Huízú Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa
7 Wujiaqu ئۇجاچۇ شەھرى Wujiaqü Xəh̡ri 五家渠市 五家渠市 Wǔjiāqú Shì Zuzenki administraturiko konderri mailako hiria
8 Ürümqi ئۈرۈمچى شەھرى Ürümqi Xəh̡ri 乌鲁木齐市 烏魯木齊市 Wūlǔmùqí Shì Prefektura mailako hiria
9 Turpan Prefektura تۇرپان ۋىلايىتى Turpan Vilayiti 吐鲁番地区 吐魯番地區 Tǔlǔfān Dìqū Prefektura
10 Kumul Prefektura قۇمۇل ۋىلايىتى K̡umul Vilayiti 哈密地区 哈密地區 Hāmì Dìqū Prefektura
11 Ili Kazakhstandar Prefektura autonomoa ئىلى قازاق ئاپتونوم ئوبلاستى Ili K̡azak̡ Aptonom Oblasti 伊犁哈萨克自治州 伊犁哈薩克自治州 Yīlí Hāsàkè Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa
12 Kizilsu Kirgizistar Prefektura autonomoa قىزىلسۇ قىرغىز ئاپتونوم ئوبلاستى K̡izilsu K̡irƣiz Aptonom Oblasti 克孜勒苏柯尔克孜自治州 克孜勒蘇柯爾克孜自治州 Kèzīlèsū Kē'ěrkèzī Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa
13 Kashgar Prefektura قەشقەر ۋىلايىتى K̡əxk̡ər Vilayiti 喀什地区 喀什地區 Kāshí Dìqū Prefektura
14 Tumxuk تۇمشۇق شەھرى Tumxuk̡ Xəh̡ri 图木舒克市 圖木舒克市 Túmùshūkè Shì Zuzenki administraturiko konderri mailako hiria
15 Aksu Prefektura ئاقسۇ ۋىلايىتى Ak̡su Vilayiti 阿克苏地区 阿克蘇地區 Ākèsū Dìqū Prefektura
16 Aral ئارال شەھرى Aral Xəh̡ri 阿拉尔市 阿拉爾市 Ālā'ěr Shì Zuzenki administraturiko konderri mailako hiria
17 Hotan Prefektura خوتەن ۋىلايىتى Hotən Vilayiti 和田地区 和田地區 Hétián Dìqū Prefektura
18 Bayingolin Mongoliar Prefektura autonomoa بايىنغولىن موڭغۇل ئاپتونوم ئوبلاستى Bayinƣolin Mongƣol Aptonom Oblasti 巴音郭楞蒙古自治州 巴音郭楞蒙古自治州 Bāyīnguōlèng Měnggǔ Zìzhìzhōu Prefektura autonomoa

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xinjiang Txinako eskualde autonomoetako bat da, eta bertan hainbat talde etniko ezberdin bizi dira, Han etniako biztanleriaz gain. kazakhstandarrak eta uigurtarrak erlijio musulmanekoak dira, eta hauekin batera, huidar, kirgizistandar, mongoliar eta abarreko jendea bizi da bertan, biztanleriaren %60 dira. Arraza eta etnien aniztasuna Xinjiang probintziak historian zehar izandako inbasio eta armaden joan-etorrien ondorio da. 1949. urtean Han etniako biztanleria %6 baino ez zen arren, urtez urte haziz doa, eta azken erroldaren arabera, (2000. urtean), biztanleriaren %40 baino gehiago ziren.

Biztanleriaren banaketa ezberdina da prefekturaz prefektura, adibidez, Urumqin Han etnia nagusi da,baina probintzia gehienean uigurtarrak biztanleriaren %70 baino gehiago dira. Nagusigo hori ageriagoa da nekazaritza guneetan, bai eta gunerik menditsuenetan ere.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xinjiang lurralde autonomoko zuzendaria Nur Bekri (努尔·白克力) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Wang Lequan da. Urumqiko Han etniako kideen segurtasuna bermatzeko gai izan ez zela eta, dimisioa aurkeztu zuen 2009ko irailean.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
XINJIANG
Aksu ZWAK AKU Aksu Aireportua
Altay ZWAT AAT Altay Aireportua
Fuyun ZWFY FYN Fuyun Aireportua
Hami ZWHM HMI Hami Aireportua
Hotan ZWTN HTN Hotan Aireportua
Karamay ZWKM KRY Karamay Aireportua
Kashgar (Kashi) ZWSH KHG Kashgar Aireportua (Kashi Aireportua)
Korla ZWKL KRL Korla Aireportua
Kuqa ZWKC KCA Kuqa Aireportua
Qiemo ZWCM IQM Qiemo Aireportua
Tacheng ZWTC TCG Tacheng Aireportua
Ürümqi ZWWW URC Ürümqi Diwopu Nazioarteko Aireportua
Yining ZWYN YIN Yining Aireportua

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]