Qubako meskita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Masjid Al-Quba

Qubako meskita (Quba'Masjid edo Masjid al-Quba, arabieraz مسجد قباء), Saudi Arabiako Medina islamiar herri santuaren kanpoaldean dagoena, eraiki zen lehen meskita islamiarra da. Meskita honen lehen harriak, Mahomak jarri zituen, Mekatik Medinara joan zenean, Hejira ospetsuan, eta, ondoren, bere lagunek amaitu zuten. Mahomak, 20 gau baino gehiago igaro zituen meskita honetan (emigrazioaren ondoren), qasr delakoa otoitz egiten (otoitz labur bat), bere suhia zen Aliren zain zegoen bitartean, honen etxea, meskitaren atzekaldean zegoelarik.

Islamiar tradizioaren arabera, Qubako meskitan nafl otoitzetako (borondatezkoak) 2 Raka'ahs eskaintzea, Umrah bat egitea bezalakoa da.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abdel-Wahed El-Wakil komisionatua izan zenean, XX. mendean, zaharra ordezkatzeko meskita handiago batean pentsatzeko, bere diseinuetan egitura zaharra sartzen saiatu zen. Baina meskita zaharra behera bota eta berri bategatik ordezkatu zen.

Berria, bigarren plataforma batean altxatutako laukiluze formako otoitz gela batetaz osatuta dago. Otoitz gela, etxebizitza gune, bulego, ikuzketa instalakuntza, denda eta liburutegi batekin lotuta dago.

Sei sarrera gehigarri daude iparraldeko, ekialdeko eta mendebaldeko fatxadetan banatuak. Lau minaretek adierazten dituzte otoitz gelako lau izkinak. Hauek, oinarri karratuetan eutsiak daude, gainaldera iristean borobil bihurtzen diren ardatz oktogonalak dituzte.

Otoitz gela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otoitz gela, erdialdeko patio baten inguruan dago, zutabe multzoek eusten dituzten sei ganga handik bereiztua. Arkupe batek, bi badiako sakonera duena, patioa inguratzen du ekialdetik eta mendebaldetik, badia bateko sakonera duen beste batek, iparraldetik inguratzen duelarik, eta emakumeen otoitzgunetik banatzen du.

Emakumeen otoitzgunea, holtz batek inguratzen duena, bi zatitan banatuta dago, pasabide batek, iparraldeko sarrera eta patioa lotzen dituen bitartean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Muhammad: The Messenger of Islam Hajjah Amina Adilena (p.286)
  • The Naqshbandi Sufi Tradition Guidebook of Daily Practices and Devotions Shaykh Muhammad Hisham Kabbanirena (p.301)
  • Happold: The Confidence to Build Derek Walker eta Bill Addisena (p.81)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Qubako meskita Aldatu lotura Wikidatan