Abbastar Kaliferria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Abbastar kaliferria
الخلافة العباسية الإسلامية
Al-Khilāfah al-‘Abbāsīyyah al-Islāmīyyah

750 – 1258
Kaliferria
Flag of Afghanistan (1880–1901).svg
Abbasid Caliphate most extant.png
Abbastar Kaliferria, bere hedadura handienean, 850. urtearen inguruan. Berde ilunezko lurrak laster galdu zituen.
Sorrera 750
Ezeztapena 1258
Hiriburua Bagdad
Hizkuntza(k) Arabiera
Erlijioa Islam sunita
<< Aurrekoa
Umayyad Flag.svg Omeiatar kaliferria
Ondorengoak >>
Fatimiar kaliferria Fatimid flag.svg
Mongoliar inperioa White Sulde of the Mongol Empire.jpg

Abbastar kaliferria[1] (arabieraz: العبّاسيّون, al-‘Abbāsīyūn) Mahoma hil ondoren sortutako lau kaliferrietatik hirugarrena izan zen. Abbastar leinuaren kalifak ziren bere buruzagiak. Hauek omeiarrrak bere lurraldeetatik, Al Andalus izan ezik, bota ondoren Bagdad bihurtu zuten bere hiriburua.

Leinuaren sortzailea Mahomaren osabarik gazteena zen Abbas ibn Abd al-Muttalib izan zen. 750. urtean bere jatorrizko lurraldeak Harranen bazeuden ere, 762an Harranetik Bagdadera joan ziren. Bi mendetan zehar gora egin ondoren, bere armadaren unitaterik ospetsuena osatzen zuten turkiar mamelukoek pixkanaka pixkanaka boterea kendu zioten. 150 urtez Persia arabiar munduaren erdigunea izan ondoren, bertan bere emirrek ordezkatuak izan ziren. Era berean Al Andalusen omeiarrek, Magreben fatimiek Ifriqiyan Aglabidarrek ordezkatuak izan ziren.

Hala ere, bere inperioaren behin betiko desagerpena 1258an gertatu zen. Orduan Hulagu khanak Bagdad eta hiru urte geroago Egipto konkistatu zituen. Egipton mamelukoek 1519 arte botere politikoa bazuten ere, abbastarrek botere erlijiosoa aldarrikatu zuten, Otomandar Inperioak eskualdea konkistatu arte.

Eduki-taula

[aldatu] Abbastar kalifen zerrenda

[aldatu] Harranen

[aldatu] Bagdaden

[aldatu] Kairon

[aldatu] Erreferentziak


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak