Balutxistan (Pakistan)

Koordenatuak: 30°07′N 67°01′E / 30.12°N 67.01°E / 30.12; 67.01
Wikipedia, Entziklopedia askea
Balutxistan
بلوچستان
 Pakistan
Administrazioa
Estatua PAK
Izen ofizialaبلوچستان
ISO 3166-2PK-BA
HiriburuaQuetta
Chief Minister of Balochistan (en) ItzuliJam Kamal Khan (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak30°07′N 67°01′E / 30.12°N 67.01°E / 30.12; 67.01
Azalera374,190 km²
MugakideakAfganistan, Iran, Sindh eta Punjab
Demografia
Biztanleria13.162.222 (2014)
Dentsitatea22,7 bizt/km²
GentilizioaBalutxistandar
Informazio gehigarria
GobernadoreaOwais Ahmed Ghani
HizkuntzakBalutxiera
Paxtuera
Brahuiera
Persiera
Ordu eremuaUTC+05:00
www.balochistan.gov.pk/

Balutxistan[1] Pakistango probintzia bat da. Balutxistan, gainera, zabalagoa den eskualde bateko partea da, Iranen eta Afganistanen ere izen bereko eskualdeak baitaude. Horrekin duen mugaz gain, iparraldean Administrazio Federaleko Tribu Eremuak, eta ekialdean Punjab eta Sindh probintziak ditu mugakide. Hegoaldean Arabiako itsasoa dago.

Pakistango lau probintzietatik handiena da, 347.190 km2rekin, baina biztanleria txikiena du, 6,3 milioi 1994an. Hegoaldeko aldeak Makran izena du eta erdialdekoak Kalat. Hiriburua Quetta da, Afganistango mugatik gertu dago eta Kandaharrekin lotura duen errepidea du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balutxistanen aurkitu dira Asiako hegoaldeko lehenengo nekazaritza-guneak, horietatik lehena Mehrgarh (K. a. 6500 urtekoa).

1958 arte, Muskat eta Omango Sultanerriaren mende izan zen Balutxistango kostaldeko Gwadar hiria; urte hartan, Pakistanek milioi bat estatubatuar dolarrean erosi zuen barrendegi hori.

1970etik aurrera Balutxistango mugimendu nazionalistak indarra hartu zuen, National Awami Party alderdia buru izanik.

2013an Txinari eman zitzaion Gwadarko portua kudeatzeko ardura, kontratuz, eta merkataritza portu handi bat garatzen ari dira txinatarrak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]