Radegunda
Wikipedia(e)tik
Radegunda (baita Rhadegunda, Radegonde, Radigunda ere) (Turingia, ca. 520– Poitiers, 586) frankoen erregina izan zen. Klotario I.a Soissonseko erregeak hil zuen Turingiako erregearen alaba zen, eta Klotariok berak hezi eta bataiatu ondoren, berekin ezkoztarazi zuen (538). Klotariok Radegundaren anaia hilarazi zuenean gortetik alde egiteko baimena jaso zuen Radegundak, eta Medarno apezpikuaren aurrean moja bihurtu zen Noyonen (555). Poitiersen hartu zuen bizilekua, eta Sainte-Croixeko monasterioa eraiki zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.