Rainer Fetting
Wikipedia(e)tik
Rainer Fetting (Wilhelmshaven, Mendebaldeko Alemania, 1949) margolari neoespresionista da. Berlingo Goi Mailako Arte Eskolan ikasi zuen, Hans Jaenischekin. 1977an, Berlingo Am Moritzplatz galeria sortu zuen, eta han egin zuen bakarkako lehen erakusketa. Hurrengo urtean, Brooklyna joan zen Deutscher Akademischer Austauschdienst akademiaren beka batekin. New Yorken, 1982an egin zuen lehen erakusketa. Fettingek homosexuala dela aldarrikatzen du, eta lan askotan jarrera sexualetan agertzen du gizonaren irudia. Velázquez, Van Gogh, Gauguin, Delacroix eta Kirchner margolariak ditu gogoko, eta bere margolanetako batzuk haiei buruzko gogoeta modukoak dira. Alemaniako gaurko pintore ia guztiek bezala, oso mihise handiak erabiltzen ditu.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.