Wilhelmshaven

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Wilhelmshaven

 Saxonia Beherea
Wilhelmshavengo itsas museoa
Wilhelmshavengo itsas museoa

armarria

Izen ofiziala Wilhelmshaven
Herrialdea
Estatua
Barrutia
 Alemania
 Saxonia Beherea
Hiri barrutia
Alkatea Andreas Wagner (CDU)
Koordenatuak 53°31′0″N 08°08′0″E / 53.51667°N 8.13333°E / 53.51667; 8.13333Koordenatuak: 53°31′0″N 08°08′0″E / 53.51667°N 8.13333°E / 53.51667; 8.13333
Wilhelmshaven non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Wilhelmshaven
Eremua 106,91 km2
Garaiera 2 m
Posta kodea 26351–26389
Biztanleria 81.324 bizt. (2010)
Dentsitatea 760,68 bizt./km²
Matrikula WHV
http://www.wilhelmshaven.de

Wilhelmshaven Alemaniako Saxonia Beherea estatu federaleko hiri askea da. Ipar Itsasoko kaia da eta Ekialdeko Frisiako hiria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV mendeko Siebethsburg gaztelua 1433an piratek okupatu zutenez Hansa Ligak suntsitu egin zuen. 1853an Prusiako Wilhelm Adalbert enperadoreak Oldenburgeko Dukeekin tratua egin zuen Ipar Itsasoko kaia eskuratu eta bertan itsas flota handi bat sortzeko. Hortik dator hiriaren izena, izan ere Wilhelmshaven izenak "Wilhelmen kaia" esan nahi baitu.

Bigarren Mundu Gerran hiriaren bi herenak erabat suntsitu zituzten aliatuen bonbaketek. Poloniar soldaduek eskuratu zuten hiria, baita 200 itsasontzi ere.

Gaur egun Wilhelmshaven Alemaniako hirugarren kairik handiena da (Hanburgo eta Bremenhaven ondoren) eta Alemaniako Itsas Armadaren egoitza nagusia ere bada. Hala ere kaiak ez du erabilera militarra bakarrik, baita ere ekonomikoa (petrolio birfindegia dauka) eta turistikoa ere (akuariuma eta itsas museoa).

Parke Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UNESCOk Wadden itsasoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2009an. Ingurunea babesteko Saxonia Behereak Parke Nazionala eratu zuen 1986an eta Parkearen egoitza nagusia Wilhelmshavenen dago.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wilhelmshaven ondorengo hiriekin dago senidetua:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Wilhelmshaven