Ramiro II.a Aragoikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ramiro II.aren asmatutako irudia

Ramiro II.a Aragoikoa (1086ko apirilaren 24a - Huesca, 1157ko abuztuaren 16a), Monjea ezizenaz ezaguna, Aragoiko erregea (1134-1157) izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antso V.a, Nafarroako erregea eta Felizia Roucykoa gurasoak zituen.

Hasieran monje Frantzian eta abadea Huescan izan zen. 1134an Alfontso anaia oinordekorik gabe hiltzean Roda-Barbastroko apezpikua zen. Botoak utzi zituen behin-behinean eta Iruñeko Erresuma Gartzia Ramirezen eskuetan bazegoen ere, Aragoin hiru erregenahi ziren: Petri Atareskoa, Alfontso VII.a Gaztelakoa eta bera[1].

Potera finkatzeko Gilen IX.a Akitaniakoaren Ines alaba ezkondu eta Petronila zuten alaba. Ramon Berenguer IV.ari ezkon-hitza eman zioten. Ezkontza-kontratuan, Barbastron 1137an sinatuta, Aragoiko Erresuma eta Bartzelonako konderria bere lotura adostu zuten[2].

Behin ezkontza legezkoa egin, bizitza publikoa utzi eta Huescako San Petri monasteriora itzuli zen, non Huescako kanpaiaren kondairan protagonista izan zen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramiro II.a Aragoikoa Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Bisson,, Thomas N. (2000), The Medieval Crown of Aragon: A Short History, Oxford: Clarendon Press .
  2.   Chaytor, Henry John (1933), A History of Aragon and Catalonia, Londres: Methuan Publishing, http://libro.uca.edu/chaytor/achistory.htm .
  3.   Alvar, Carlos; Alvar, Manuel (1997), Épica medieval española, Madril: Cátedra, ISBN 84-376-0975-5 .


Aurrekoa
Antso V.a Nafarroakoa
Aragoiko erregea
1134-1157
Ondorengoa
Petronila Aragoikoa