Rawalpindi
|
Rawalpindi |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | راولپنڈی |
| Estatua | |
| Probintzia | Punjab |
| Hiri autonomoak | 8 |
| Koordenatuak | 33°36′N 73°02′E / 33.6°N 73.033°EKoordenatuak: 33°36′N 73°02′E / 33.6°N 73.033°E |
| Garaiera | 500 m |
| Biztanleria | 3.252.123 bizt. (2008) |
| http://www.rawalpindi.gov.pk/ | |
Rawalpindi[1] Pakistango ipar-ekialdeko hiria da, Punjab probintzian, Himalaiako mendialdearen oinetan, Islamabad hiriaren hego-mendebalean, Indo ibaiaren mendebalean.
Ekonomia [aldatu]
Errepide- eta burdinbide-gune garrantzitsua da. Merkataritza eta industria (petrolio- eta gas-findegiak, burdinbide-gaiak, kimika-industria, armagintza, tresneria elektrikoa, ehungintza, janari-industria) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Base militarra du. Aipagarriak dira hiritik hurbil dauden Taxila hiri zaharreko hondakinak. Unibertsitatea du; nazioarteko aireportua.
Historia [aldatu]
Bertan errenditu ziren sikhak Gujarateko guduaren ondoren, eta, hala, Ingalaterraren mende geratu zen, 1849an. Rawalpindin izenpetu zuten britainiarrek Afganistango independentziako hitzarmena. Pakistango hiriburua izan zen 1959tik 1969ra bitarteko urteetan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-05-21