Rebecca Lancefield

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rebecca Lancefield

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRebecca Price Craighill
JaiotzaFort Wadsworth (en) Itzuli1895eko urtarrilaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAmeriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1981eko martxoaren 3a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaWellesley College 1916) Artean graduatu
Columbia Unibertsitatea 1925) Doktoretza
Tesi zuzendariaHans Zinsser (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmikrobiologoa, unibertsitateko irakaslea, bakteriologoa eta immunologoa
Enplegatzailea(k)Rockefeller Unibertsitatea
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Rebecca Craighill Lancefield (1895eko urtarrilaren 5a – 1981eko martxoaren 3a) mikrobiologo estatubatuar ezaguna izan zen. New Yorkeko Ikerketa Medikoko Rockefeller Institutuan 1918an sartu zen, eta institutu horretako irakasle izan zen bere ibilbide luzean. 60 urtez 50 argitalpen baino gehiago egin zituen.

Lorpen nagusia Streptococcus generoko bakterioak serologikoki sailkatzeko sistema izan zen, genero horretako espezieetan dauden mintz-antigeno batzuetan oinarritua.[1] Sailkapen-sistema hori nazioartean erabiltzen da gaur egun.

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]