Inglourious Basterds

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Inglourious Basterds
Datuak
Jatorrizko izenburua Inglourious Basterds
Izenburua euskaraz Sasikume Madarikatuak
Urtea 2009
Estreinaldia 2009ko maiatzaren 20an Canneseko Zinemaldian
Ipar Euskal Herrian 2009ko abuztuaren 19a
Hego Euskal Herrian 2009ko irailaren 18an Donostiako Nazioarteko Zinemaldian
Generoa Gerra filma
Spaghetti western
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
AlemaniaAlemania
FrantziaFrantzia
Iraupena 152 min.
Aurrekontua 70.000.000$ inguru
Banatzailea The Weinstein Company (Estatu Batuetan)
Universal Pictures (Estatu Batuetatik kanpo)
Zuzendaria
Quentin Tarantino
Ekoizleak
Lawrence Bender
Gidoilariak
Quentin Tarantino
Aktoreak
Brad Pitt
Christoph Waltz
Michael Fassbender
Eli Roth
Diane Kruger
Daniel Brühl
Til Schweiger
Mélanie Laurent
Argazkilariak
Robert Richardson
Webgunea
http://inglouriousbasterds-movie.com/
Datu gehigarriak
Hizkuntzak:
Ingelera
Frantsesera
Alemaniera
Italiera

Inglourious Basterds (euskaraz Sasikume Madarikatuak) gerra zinema generoko filma bat da, halere bertan berezko gerra ekintzak agertzen ez direnez drama, zine beltza edota Spaghetti western generoetan ere sailkatu liteke. Filma hau Quentin Tarantino zuzendariak zuzendu zuen, horretaz gain gidoia bera idatzi eta filmaketako extra modura ere parte hartu zuen. Christoph Waltz aktorearen Hans Landa naziaren antzezpen bikaina nabarmentzen da, antzezpen honegatik Canneseko Zinemaldiko 2009ko Aktore Onenaren Saria irabazi zuelarik.

Bereizgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inglourious basterds

Pelikula honen produkzioa 2008ko urrian hasi zen Frantzian eta Alemanian. Brad Pitt, Mike Myers eta Eli Roth izan ziren aukeratuak hainbat paper ordezkatzeko eta Tarantinok, Inglourious Basterds maiatzaren 20an estreinatu zuen 2009ko Canneseko Zinemaldian.

Tarantinoren film honek kritika ugari jaso zuen, Bigarren Mundu Gerraren aurkezpen irreala ematen zuela-eta, Martin Wuttkek Hitlerri egiten dion ia karikaturazko irudian edo spaghetti western estiloan izan ohi den eszenen aurkezpen anakronikoan oinarrituz. Gainera, soldadu estatubatuar juduak nazien pareko aurkezten dira, mendeku grinan. Hala ere, Tarantinok baditu filmaren jarraitzaile sutsuak ere eta maisulan da haientzat, lortzen duen entretenimenduaz gain, eszenak primeran lotuak daudelako. Aipatutako guzti honek, gaur egungo zineman dagoen zuzendari garrantzitsuenetako bat bezala kokatzen du Tarantino.

Argudioa eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inglorious Basterdsen aurkezpena Cannesen

The Hollywood Reporteren hitzetan,

« Bi istorioek bat egiten dute: batek soldadu bihurtu ziren preso batzuk jarraitzen ditu eta beraien egitekoa naziak hiltzea da; Bridget Von Hammersmarken izeneko alemaniar erresistentziako kide baten partaidetza ere badago, kupula nazia zinema batean elkartuko dela jakitean, horien aurkako konplot batean ahaleginduz. Beste istorioak, berriz, bere gurasoen hilketaren ondoren, nazien aurkako mendeku baten bila dabilen judu gazte baten nondiknorakoa kontatzen du.  »
  • Hans Landak (Christoph Waltz) Reinhard Heydrich borrero naziaren antza duen SSko ofizial bat irudikatzen du. Juduen atzetik dabil Frantziako eskualde batean eta Perrier LaPadite (Denis Menochet) etxe bateko jabea akosatzen du, etxe azpian gordeta dagoen judu familia salatu arte. Metrallak zeharkatzen du lurrezko zorua eta judu guztiak hiltzen dira erasoan, zelaietan zehar ihes egingo duen Shoshanna (Mélanie Laurent) nerabea izan ezik.
  • Bestalde, Aldo Raine (Brad Pitt) azaltzen da, ezizenez, Aldo Apatxea; estatubatuar teniente honek soldadu talde bat erreklutatuko du eta misioa ez dutela erresistentzia egitea irakasten die, alemaniar uniformedunak hiltzea baizik (Wehrmatchtekoak edo SSkoak) eta ekintza izugarriak egitea dela xedea, betirako gogoan izateko. Hauek dira erakarritako soldaduak:
  • Ikaragarrizko indarra duen Donny Donowitz (Eli Roth), alemaniarrek Hartz Judua deitzen diotena; naziek hiltzea gustuko du, horretarako beisboleko batearekin haien garezurrak suntsitzen dituelarik.
  • Hugo Stiglitz (Til Schweiger) alemaniar soldadu arnegatu eta psikopata, Gestapoko 13 kide era basatian hil izanagatik Aldoren Sasikumeak talderako merezimenduak dituena. Taldeak libratuko du Berlinera bidali aurretik.
  • Sasikumeek beti uzten dute pertsona bat bizirik, naziei erabiltzen dituzten metodo basatien berri emateko eta, alde egin aurretik, esbastika bat markatzen die kopetan ehizatzeko labanaz. Labana bera erabiltzen dute hildakoei buru azala kentzeko.
  • Wilhelm Wicki (Gedeon Burkhard) estatubatuar naziotasuna duen alemaniarra da eta presoei hizkuntzarekin laguntzen die.
  • Bandak Winston Churchillen (Rod Taylor) gertukoa den Ed Fenechen (Mike Myers) aginduak jasotzen ditu.
  • Alemaniar erresistentziakoa den eta britainiarrentzat lan egiten duen emakume dotore bat, Bridget Von Hammersmark (Diane Kruger) izeneko aktoresa bat, aurreko biekin gurutzatzen den hirugarren istorioa izan daiteke; sasikumeak taberna batean konbokatzen ditu, baina alemaniar soldadu talde bat parrandan dabil leku berean eta, jakinminean dagoen Hellstrom, (August Diehl) SSko ofizialak plana bertan behera utziko du.
  • Emanuelle Mimieux frantses zinemako jabe ederra da, hasieran ihes egindako Shoshanna Dreyfus nerabea, eta Joseph Goebbels (Sylvester Groth) propaganda ministroaren asistentea erakarriko du. Shoshana zinemaren jabea da eta bere bikotekidea den Marcel gazte afrikarrarekin batera eramaten du bere martxa.
  • Asistentea Fredrick Zoller (Daniel Brühl) heroia da, Italian aliatu mordoa hil zuen frankotiratzailea eta paper bera egiten du filma batean. Nazien goi kupula, Hitler eta guzti, filma ikustera etorriko direla eta zinema konfiskatzen duen bitartean, Emanuelle ederra erakartzen saiatzen da. Zollerrek ez dakiena Emy/Shoshannak mendekurako erabiliko duela.

Hans Landa naziak Shoshanna eta Bridget akosatuko ditu eta, Shoshannaren zineman, azken honekin batera, Hirschberg, Raine eta Donowitzekin topo egiten duenean, polizia ohiak konplota argitzea lortuko du. Aktoresa ito eta Aldo Raine eta Utivich harrapatuko ditu.

Shoshannak Zoller hilko du edo ia, baina honek ere tiro egingo dio emakumeari.

Aurrez prestatuta zegoen bezala, Marcelek, filmaren zintak erabiliz, su emango dio zine aretoari. Herio hartan, Donowitz eta Hirchsberg (beste sasikume bat) tiroka hasten dira eta Hitler eta Goebbels hiltzea lortzen dute. Azkenean, daramatzaten bonbak lehertzen dira.

Leherketa baino minutu batzuk lehenago, Aldo Raine eta Utivich Landarekin negoziotan dabiltza. Landak ez die buruzagi naziei lehergailuen berri emango eta, horren truke, berak, beste onura batzuen artean, estatubatuarren asiloa eskuratuko du. Mugarantz doaz ihesi eta baldintza guztiak onartuta badaude ere, une batean, Raine eta Utivichek esbastika marraztuko diote kopetan Landari.

Genesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quentin Tarantino eta Diane Kruger 2010ean

XXI. mende hasieratik, Quentin Tarantino zuzendaria hainbat gidoi idazten egon zen, Bigarren Mundu Gerrari buruzko abenturazko pelikula bat tartean, laster Inglourious Basterds izango zena. Gidoi hau, Enzo G. Castellariren filmean oinarritu dago, zehazki 1978ko Quel maledetto treno blindato (ingelesez Inglourious Bastards) pelikula, baina ez da horren remakea. Tarantinok 2001eko urrian erakutsi zituen lehen fruituak:

« Tipo mordoa misio batean, Dirty Dozen edo Where Eagles Dare edo The Guns of Navarone filmen antzeko zerbait.[1]  »

Hasieran, mendebaldeko filma bezala hasi zena Bigarren Mundu Gerrako Il Buono, Il Brutto, Il Cattivoren bertsio batera aldatu zen. Istorioa naziek hartutako Frantzian gertatzen da eta AEBetako armadaren bi talde errebelde izatera aldatu zen, berriro ere aldatua izango delarik.[2]

Michael Madsen aktorea, Tarantinoren Reservoir Dogsen azaldu zena, Inglourious Basterdsen parte hartzekoa zen 2004an estreinatzeko pentsatuta zegoen filman.[3]

2002rako, Tarantinok bazekien hasieran uste baino film handiagoa zuela eskuetan eta beste zuzendari batzuk ikusi zituen II. Mundu Gerraren gaia jorratzen. [4] Tarantinok 3 gidoi ia osoak ekoiztu zituen eta zera esan zuen:

« Inoiz egin dudan gidoi hoberenetarikoa da, baina ezin izan dut amaiera egoki bat bilatu.[5]  »

Zuzendariak filma alboratu eta Kill Bill (2003-2004) egiten hasi zen Uma Thurmanekin. Lan honen ondoren, gidoiak laburtu egin zituen hiruekin 222 orrialdeko bakarra osatuz.

« Spaghetti westernsen tankerako zerbait egin nahi dut. Soldadu amerikanoak, baserritar frantsesak eta okupazio naziari aurre egiten dion erresistentzia. Estilo horretako spaghetti western bat nahi dut, baina Bigarren Mundu Gerrako ikonografiarekin... [6]  »
« Zerbait epikoa izango da. Borroka gunea erakutsiko dut bi aldeetako arrazismoa eta barbaridadea nahastuz, alderdi nazia, amerikarra, soldadu beltzak, juduak, frantsesak, eta dena Frantzian gertatuko da. [7]  »

2004ko azaroan, zuzendariak berriro alboratu zuen filmaren ekoizpena eta Kung-fu filma bat grabatzen hasi zen erabat mandarinez eta 2007ra arte ez zion berriro ekin.

Hasieran Hans Landaren papera Leonardo DiCapriok egingo zuela uste bazen ere, Christoph Waltz austriarra aukeratu zuten azkenean eta oso ondo baloratu zuen kritikak aukera hau. Tarantinoren filmak eskuratu zuen Oscar bakarra berak jaso zuen 2010ean.

Zurrumurruen arabera, Tarantinok Sylvester Stallone, Bruce Willis eta Arnold Schwarzenegger nahi zituen paper garrantzitsuenetan, baina zuzendariak berak ukatu zituen esamesak.[8]

Errepartoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Christoph Waltz Cannesen 2009an
  • Brad Pitt Aldo Raine tenientea da, 8 soldadu judu estatubatuarren ekipoa osatuko duen Tennesseeko baserritarra.
  • Eli Roth Donnie Donowitz sarjentua da, Hartz judua.
  • Mélanie Laurent Shosanna Dreyfus da, naziek umezurtz utzi zuten frantses judu gaztea. Honek ere nazien liderrak hiltzeko plana dauka.
  • Christoph Waltz Hans Landa koronela da, Judu ehiztaria, Shosannaren familia erailtzen duen nazia.
  • Diane Kruger Bridget Von Hammersmark da, alemaniar agentea eta garaiko aktoresa.
  • Michael Fassbender Archie Hicox da.
  • Daniel Brühl Frederick Zoller da, Shosannaz maiteminduko den alemaniar heroia.
  • Til Schweiger Hugo Stiglitz da, naziekin arnegatutako alemana.
  • Gedeon Burkhard Wilhelm Wicki da, Aldoren sasikume taldearen itzultzailea.
  • Jacky Ido Marcel da, Shosannaren bikotekidea eta laguntzailea.
  • B.J. Novak Smithson Utivitch da.
  • Omar Doom Omar Ulmer da.
  • August Diehl Hellstrom da.
  • Sylvester Groth Joseph Goebbels da.
  • Mike Myers Ed Fenech jenerala da, lider naziak erailtzeko plana burutzen duen zerebro britainiarra.
  • Martin Wuttke Adolf Hitler da.
  • Julie Dreyfus Francesca Mondino da, Joseph Goebbelsen asistente pertsonala eta itzultzailea.
  • Samm Levine Hirschberg soldadua da.
  • Paul Rust Andy Kagan da.
  • Michael Bacall Michael Zimmerman soldadua da.
  • Cloris Leachman Himmelstein anderea da.
  • Christian Berkel Eric da.
  • Samuel L. Jackson kontalaria da.
  • Maggie Cheung Madame Mimieux da.
  • Denis Menochet Perrier LaPadite da.
  • Léa Seydoux Charlotte LaPadite da.
  • Rod Taylor Winston Churchill da.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oskar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brad Pitt Inglorious Basterdsen aurkezpenean, Berlinen

BAFTA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrezko Globoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Larsen, Dave (14 de octubre de 2001). «Tarantino champions kung fu film». Dayton Daily News (Cox Enterprises).
  2. (Ingelesez) McKenna, Michael (04-10-2003). «Back to make another killing». The Courier-Mail (News Corporation).
  3. (Ingelesez) Larsen, Dave (30 de agosto de 2002). «Quintessential Quentin». Dayton Daily News (Cox Enterprises).
  4. (Ingelesez) Lyman, Rick (5 de septiembre de 2002). «Tarantino Behind the Camera in Beijing». The New York Times (The New York Times Company).
  5. (Ingelesez) Bowles, Scott (10 de junio de 2003). «Tarantino goes for the 'Kill'». USA Today (Gannett Company).
  6. (Ingelesez) Callaghan, Dylan (10 de octubre de 2003). «Dialogue with Quentin Tarantino». The Hollywood Reporter (Nielsen Company).
  7. (Ingelesez) Millar, John (20 de abril de 2004). «The Bride of Tarantino». Daily Record (Trinity Mirror).
  8. (Gaztelaniaz) http://www.blogdecine.com/proyectos/tarantino-quiere-a-willis-stallone-y-schwarzenegger

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inglourious Basterds Aldatu lotura Wikidatan