Richard Leakey

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Richard Erskine Leakey (2010).

Richard Erskine Leakey (Nairobi, Kenya, 1944 -) kenyar antropologoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Douglas Leakey paleoantropologoaren eta Louis Leakey antropologoaren semea da. Hasieran ez zuen gurasoen bidetik jarraitu nahi izan. 1963an, ordea, australopitekoen masailezur bat aurkitu zuen, eta antropologia ikastea erabaki zuen. Londresen bi urteko ikastaro bat sei hilabetean osatu ondoren, Kenyara itzuli zen. 1967an, aztarnategi paleontologiko garrantzitsu bat aurkitu zuen Turkana aintziraren ekialdeko ertzean. Han, Austrolopithecus boiseiaren burezur bat aurkitu zuen oso-osorik 1969an, eta, urte batzuk geroago, Homo habilis motako burezur bat. Burezur hura berregin eta ikertu ondoren, bi milioi urteko data ipini zion Leakeyk, eta frogatu zuen Homo leinuaren antzinatasuna uste zena baino askoz handiagoa zela.

1984an, ordu arteko Homo erectusaren hezurdurarik osoena aurkitu zuen Alan Walkerrekin, eta baita Sivapithecusaren masailezurra, hortzak eta burezur-zatiak ere, 17 milioiko antzinatasuna eta gizonaren zein tximinoaren aurrekoa izan daitekeena.

1968tik 1989ra, Kenyako Museo Nazionaleko zuzendari izan zen, eta, gero, Kenyako Fauna Zerbitzuen buru. 1977an, The making of mankind (Gizadiaren eraketa) lana argitaratu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Leakey Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]