Richard Virenque
Richard Virenque (Casablanca, Maroko, 1969) txirrindulari frantziarra izan zen. Frantziako Tourreko Mendiko Errege zazpi alditan izan zen, Tourreko zazpi etapa ere irabazi zituen. Sailkapen orokorreko 2. izan zen 1997an eta 3. 1996an.
1992. urtean egin zen ezaguna: Frantziako Tourrean elastiko horia jantzi zuen zenbait egunez, eta bigarren geratu zen mendiko sailkapen nagusian. Batez ere mendiko etapetan nabarmendu zen, eta etapa zelaietan eta erlojuaren aurkakoetan hobera egin ondoren, sailkapen nagusian aurrera egitea lortu zuen: bosgarren geratu zen 1994an, bederatzigarren 1995ean, hirugarren 1996an eta bigarren 1997an. Iraupeneko edo bide luzeko munduko txapelketan ere lasterketa bikainak egin zituen: hirugarren geratu zen eta bere taldekide Luc Leblanci irabazten lagundu zion 1994an, seigarren izan zen 1995ean, eta bosgarren 1996an. Azkeneko urteetan bere ahalmen fisikoak areagotzeko gaiak hartzeaz akusatu zuten eta lasterketetan parte hartzea debekatu zioten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.