Robert Browning
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1812ko maiatzaren 7a | |
| Camberwell, Surrey (Ingalaterra) | ||
| Hil | 1889ko abenduaren 12a | |
| Venezia (Italia) | ||
Robert Browning (Camberwell, Surrey, Ingalaterra, 1812ko maiatzaren 7a - Venezia, Italia, 1889ko abenduaren 12a) poeta ingelesa.
Obra [aldatu]
Lehen lanean Shelleyren eragina nabarmentzen bazaio ere, laster iraganeko pertsonaiak hartu zituen gaitzat: Paracelsus (1835), Sordello (1840).
Browning-en antzezlanek ez zuten arrakasta handirik lortu: Strafford (1837), King Victor and King Charles (1842), Luria (1846).
Alabaina, Bells and Pomegranates (1841-1846) izenpeko liburu-sailak irakurleen ezagutza bildu zuen.
Haren obra nagusia The Ring and the Book (1869) da; 20.000 bertsoko poema honetan, 1698an Erroman benetan gertaturiko hilketa batez hitz egiten dute gertakariarekin zerikusia duten hainbat lagunek.
Handik aurrera, Tennysonekin batera, bere garaiko poetarik ospetsuenetarikoa izan zen.
Azken lanetako zenbait: Dramatic Idylls (Amorio dramatikoak) (1879), Asolando (1879).
Kanpo-loturak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.