Robert Fisk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert Fisk 2004an, Kanadako unibertsitate batean hitzaldia ematen ari dela.

Robert Fisk (Ingalaterra, 1946) kazetaria da, gaur egun The Independent egunkari britaniarren Ekialde Hurbilako berriemailea.

New York Times AEBetako egunkariak Ingalaterrako atzerriko berriemailerik entzutetsuena deitu zion. Izan ere 30 urtez aritu da nazioarteko sailean: 1971tik 1975ra Ipar Irlandan, 1974an Portugalgo Krabelinen Iraultzan, 1975etik 1990ra Libanoko Gerra Zibila, (eta horren barnean 1979an Irango Iraultza, 1980 eta 1988 arteko Iran-Irakeko gerra, 1991ko Golkoko Gerra eta 2003ko Irakeko inbasioa). Munduko atzerriko berriemailerik sarituena da. Arabiera jariotasunez hitz eginda, Osama bin Laden elkarrizketatu duen Mendebaldeko kazetari bakanetakoa da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Fisk Aldatu lotura Wikidatan